Manuel Olaizola

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Olaizola
Basarri eta Uztapide. Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuel Olaizola Urbieta
JaiotzaZestoa1909ko maiatzaren 10a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOiartzun1983ko ekainaren 8a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta idazlea
Izengoitia(k)Uztapide

Literaturaren Zubitegia: 442

Manuel Olaitzola Urbieta (Zestoa, 1909ko maiatzaren 10a - Oiartzun, 1983ko ekainaren 8a), Uztapide izengoitiz, Gipuzkoako bertsolaria eta euskal idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zestoako Endoia auzoan jaio zen, Uztapide izeneko baserrian. 16 urte zituela, gurasoek Arabako Zurbao herrira bidali eta horri esker ikasi zuen erdaraz. 14 urtetatik etxez etxe ibili zen morroi, eta baita mendiko hainbat lanetan ere, harik eta azkenik, Donostiako Cervezas El León garagardo-lantegian finkatu zen arte. 1952an ezkondu eta Oiartzungo Ergoien auzoko Langantzerrene baserria hartu zuen bizileku. Han hil zen 74 urterekin.

Bertsolari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpi bat urterekin hasi zen bertso paperak buruz ikasten eta 16 bat urterako bertso zaharrez beteta zeukan burua. Bere lehen jendaurreko saioa Lasturren (Deba) egin zuen, 1935ean. Hurrengo urtean, hogeita sei urterekin, Bertsolari Txapelketa Nagusira aurkeztu eta bigarren gelditu zen, Txirritaren ondoren.

1936ko gerra bukatu eta gero, herriz herri saioak ematen ibili zen, ia beti Basarri lagun zuela. Gerraosteko garai latzen ondoren, 1959ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian hiru aldiz atera zen irabazle: 1962, 1965 eta 1967an. Andoni Egaña iritsi arte, hori lortu zuen bertsolari bakarra izan zen.

Gizon apala eta jatorra zen, lagunari ziria sartu eta bertsoari erantzuten aparta. Uztapidek zubi-lana egin zuen Gerraurreko tradizioaren eta bertsolari berrien artean. Manuel Lasarte, Joxe Lizaso, Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Lazkao Txiki, Mattin, Xalbador, Jon Azpillaga eta Jon Lopategi, besteak beste, eduki zituen jarraitzaile eta saioetan lagun.

64 urte zituela, Atano III.a pilotalekuan, ondoezak eman zion bertso jaialdi baten erdian eta mutu geratu zen. Handik aurrera, bertsoak idatzi eta bi liburu mardul osatu zituen. 1968an Donostian omenaldia egin zitzaion, eta geroztik urtero, urtarril bukaeran, Bertsolari Eguna ospatu izan da, 1995etik aurrera Bertso Eguna izena hartu duena.


Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
1962ko, 1965eko eta 1967ko txapelketak irabazi zituen.
Patxi Etxeberria[1] Uztapideri buruz (Ahotsak proiekturako)
Uztapide bertsolariari oroitarria, Endoia auzoan.

Idazle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztapide (erdi-erdian) beste zenbait bertsolariren ondoan, 1970eko hamarkadako saio batean

Erretiroa hartu aurretik, 1964an Noizbait liburua argitaratu zen, Uztapidek plazetan kantatutako bertso-bilduma. 1974an Lengo egunak gogoan bi liburukitako autobiografia-lana eman zuen argitara. 1976an Sasoia joan da gero bertso idatzien bilduma atera zuen. Hiru lan horiek Antonio Zabalaren Auspoa bildumaren barnean eman ziren argitara. 2002an Uztapide berriz plazara atera zen bi liburukitan, argitaratu gabeko bertso idatziekin.

Naturaltasuna eta bizitasuna izan da Uztapideren prosan kritikak nabarmendu eta txalotu duena. Alfabetatu gabeko euskaldun petoa izaki, ahozko hizketa zerabilen idazteko garaian ere.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autobiografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lengo Egunak Gogoan (1974, Auspoa).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]