Manuel Pavía Rodríguez de Alburquerque

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau kolpistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Manuel Pavía».
Manuel Pavía Rodríguez de Alburquerque


Puerto Ricoko gobernadorea

1887 -

Q106597599 Itzuli

1885eko otsaila - 1887ko urtarrila

Kataluniako Kapitain Orokorra

1880ko ekainaren 24a - 1881eko urriaren 17a
Luis de Prendergast y Gordon (en) Itzuli - Luis de Prendergast y Gordon (en) Itzuli

Espainiako senataria

1880ko urtarrilaren 5a - 1895eko urtarrilaren 4a
Barrutia: biziarteko senatari
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuel Pavía y Rodríguez de Alburquerque y Perros Asados y Culoblanco
JaiotzaCádiz1827ko abuztuaren 2a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1895eko urtarrilaren 4a (67 urte) (67 urte)
Hobiratze lekuaSan Justoren hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakBigarren Karlistaldia
Pavíaren estatu-kolpea

Manuel Pavía Rodríguez de Alburquerque (Cádiz, 1827ko abuztuaren 2Madril, 1895eko urtarrilaren 4a) espainiar jenerala izan zen, estatu-kolpe baten bidez Espainiako Lehen Errepublikarekin bukatu zuena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1886ko urtarrilaren 3an, Juan Primen agindupean, Villarejo de Salvanésen altxaldian hartu zuen parte. Altxamenduak porrot egin zuen eta Pavía erbesteratu behar izan zen. Elizabet II.a tronutik kendu zuen 1868ko iraultzarekin Espainiara itzuli zen.

Lehen Errepublikan karlistak Nafarroan eta kantonalistak Andaluzian borrokatu zituen. Ondoren, Emilio Castelarrek haren presidentzia garaian Gaztela Berriko kapitain nagusi izendatu zuen.[1]

1874ko Estatu-kolpea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1874ko urtarrilaren 3an Estatu-burua zen Emilio Castelarrek konfidantza-mozioa galdu zuen eta, ondorioz, federalismoaren aldeko zen Eduardo Palanca presidente hautatzekotan zeudela, Pavíak Gorteetako presidentea zen Nicolás Salmeróni Parlamentua husteko agindua eman zion. Parlamentariek ezetz erantzun zuten, bertan geldituz, eta lehen unetan militarrei atzera eragiten. Pavíak orduan Guardia Zibila bidali zuen eta, tiroka, barruan zeudenak kanporatu zituzten. Horrekin, Parlamentua deseginda gelditu zen eta erregimen errepublikanoari amaiera eman zitzaion.

Estatu-kolpearen ondoren, Pavíak alderdi desberdinak konbokatu zituen batasun-nazionaleko gobernua sortzeko; kanpoan karlistak, federalistak eta kantonalistak gelditu ziren. Serrano jeneralak, boterea hartuta, diktatura errepublikarra ezarri zuen Alfontso XII.a Espainiakoak boterea berreskuratu arte.

Pavíak Madrilen ospe handia zuen.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrian irudipenean Estatu-kolpea eman zuenean gertatu ez zen irudia oso zabalduta gelditu da. Horren arabera,Pavía zaldi baten gainean, Pavíako zaldi gainean alegia, Parlamentuan sartu zen. Hau ez zen inolaz ere gertatu.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel Pavía Rodríguez de Alburquerque Aldatu lotura Wikidatan