Manuel Puig

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Manuel Puig
Manuel Puig, 1979.jpg
Bizitza
Jaiotza General Villegas Itzuli1932ko abenduaren  28a
Herrialdea  Argentina
Heriotza Cuernavaca1990eko uztailaren  22a (57 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Heziketa Buenos Airesko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, antzerkigilea, gidoilaria eta eleberrigilea
IMDb nm0700194
Firma Manuel Puig.png

Juan Manuel Puig Dellodonne (General Villegas, Buenos Aires, 1932ko abenduaren 28a - Cuernavaca, Mexiko, 1990eko uztailaren 22a) argentinar eleberrigilea izan zen. Gutxik bezala agertu du probintzietako giroa, modu kritikoz baina aldi berean samurtasun handiz. Zinema-ikasketak egin zituen, Erroman eta New Yorken. Lehenengo bi eleberrietan, La traición de Rita Hayworth (1968) eta Boquitas pintadas (1969), Buenos Airesko erdiko klasearen mitologia sexual eta sentimentalak aztertu zituen, masa-kulturetako hizkuntzak erabiliz, zinemarena batez ere; herri-abestietako (tango eta boleroetako) eta bihotzeko aldizkarietako edota garai hartako irratsaioetako giroaz baliatu zen azterketa horretan. 1973an, The Buenos Aires Affaire argitaratu zuen, eta 1976an El beso de la mujer araña, Hego Amerikako errepresio politikoaren azterketa argia, haren obrarik ezagunena ziur asko. Azkeneko horretan oinarrituta, film eta antzerki-lan bana egin ziren, arrakasta handikoak biak ere. Beste lan aipagarri batzuk: Pubis Angelical (1979); Cae la noche tropical (1988).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel Puig Aldatu lotura Wikidatan