Manuel Sans Segarra
| Manuel Sans Segarra | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | 1943ko apirilaren 25a (83 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea |
| Hezkuntza-maila | doktoretza |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | medikua eta zirujaua |
| Enplegatzailea(k) | Hospital de Barcelona (en) Hospital de Bellvitge |
| manuelsanssegarra.com | |
Manuel Sans Segarra (1943ko apirilaren 25ean) mediku katalana da, digestio-kirurgiaren arloan lan egin duena eta Bartzelonako Unibertsitatearen Medikuntza Fakultatean irakaslea izan dena [1]. Hainbat urtetan Bartzelonako Bellvitgeko Unibertsitateko Ospitaleko digestio-kirurgiaren ataleko burua izan zen, eta aitzindaria laparoskopiaren erabileran Kirurgia Orokorrean. Sari eta aintzatespen ugari jaso ditu bere ibilbide profesionalarengatik [2].
Sans Segarrak heriotza mugako esperientziak (HME) ikertu ditu eta gai horretaz dagoen aditu ezagunetarikoa bihurtu da. Bellvitgeko Ospitalean lan egiten ari zela heriotza klinikoan egon ziren gaixo batzuen testigantzak jaso zituen [3]. Testigantza horien arabera, "hilda" zeuden bitartean gaixoek inoiz baino biziagoak sentitu ziren eta esperientzia biziak izan zituzten espazioaren eta denboraren beste dimentsio batean [4]. Kasu horiek Sans Segarraren jakinmina piztu zuten, eta zirujau katalana HMEen ikerketara bideratu zuten.
Bere ustez, heriotza mugako esperientziek heriotzaren osteko biziraupena frogatuko zuten. Sans Segarraren iritziz, suprakontzientzia bat dugu, garunetik harago dagoena, heriotzaren ostean bizirik jarraitzen duena. Bere hipotesia fisika teorikoaren eta mekanika kuantikoaren hainbat alderditan oinarritu nahi izan du, arlo honetako aditu batzuen kritikak jaso arren.
2024an arrakasta komertzial handia izan duen liburua idatzi zuen: La Supraconciencia existe: Vida después de la vida.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cirujano Manuel Sans Segarra. Un médico habla sobre las Experiencias Cercanas a la Muerte, la conciencia local y la supraconciencia, y el estado crítico en que se encuentra la humanidad en Occidente Extramuros, 2024ko uztaila
- ↑ Premios a la excelencia profesional, edición 2014 Col.legi Oficial de Metges de Barcelona, 2014
- ↑ Un reputado cirujano desvela lo que le dijo una paciente cuando estuvo a punto de morir: "Me dijo llorando" COPE, 2024ko ekainean
- ↑ Soy médico y esto es lo que he aprendido con las experiencias cercanas a la muerte Cuidate Plus, 2024ko abuztua