Manuel Sodupe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Manuel Sodupe
Manuel Gelatxo.jpg
Bizitza
Jaiotza Elgoibar1888ko otsailaren 27a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Elgoibar1953ko uztailaren 5a (65 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak musikaria
Izengoitia(k) Gelatxo
Genero artistikoa Trikitia
Musika instrumentua Eskusoinu txikia

Manuel Sodupe Zubizarreta Gelatxo baserrian jaio zen, Elgoibarren, (Elgoibar, Gipuzkoa, 1888ko otsailaren 27a - ib., 1953ko uztailaren 5a) eta hortik datorkio ezizena ere. Gipuzkoa aldean behintzat, gerra bitartean, bera izan zen soinu-jotzailerik sonatuena. Panderoarekin bere emazte Juliana Esnaolak (1892-1974) laguntzen zion gehienetan. Gipuzkoan ez ezik, Bizkaian ere asko ibili zen, eta errepertorio zabala ren jabe zen. Dohain aparta omen zuen piezak moldatzen ez ezik, inprobisatzen ere, sortzaile handia zen seinale.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinujole[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamasei urterekin bere kabuz hasi zen ilara bateko soinua jotzen. Gerora, ilara biko soinua eskuratu zuen. Baserriko lanak egin ondoren, herriz herri eta auzoz auzo ibiltzen zen ezkontzak eta erromeriak alaitzen. Batzuetan emazteak laguntzen zion panderoarekin eta beste batzuetan koinatuak, Manuel Esnaolak. Dantza lehiaketetan ibilitakoa zen eta bere 3 alaba ere dantzari izan ziren gerora. Frantzian ere aritu zen eta jaiero San Lorentzon erromerian jotzen zuen. Omenaldi ugari egin zioten, Elgoibarren, Azpeitian, bai eta Madarixan ere. Pertsona ona eta Euskal Herri osoan zabaldu zen gizon honen izena.

Gelatxo II[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere sei seme-alabetako bat, Pedro Sodupe, ere soinujole ezaguna izan zen aitaren goitizen bera hartu zuelarik, azken honek soinu handia jotzen zuelarik.

Aita semeen artean ia XIX. mendeko gizaldi osoa dantzarazi zuten, Manuelek mende hasieran hasitako lana Pedrok 2000. urterarte luzatuz.