Manuel Solórzano Sánchez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Solórzano Sánchez
Bizitza
JaiotzaDonostia1956ko martxoaren 13a (68 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
KidetzaEuskalerriaren Adiskideen Elkartea
Eusko Ikaskuntza

Manuel Solórzano Sánchez (Donostia, Gipuzkoa, 1956ko martxoaren 13a) osasun sistemaren inguruan egindako azterketa eta argitalpenengatik ezaguna den erizain gipuzkoarra da.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oviedoko Unibertsitatean medikuntza ikasten hasi zen, eta bi urte egin ondoren, erizaintza ikasketak egitera pasa zen Donostiako Arantzazuko Amaren Ospitalera.

Bere lan ibilbidean zehar, gehienbat traumatologia eta oftamologia ataletan lan egin zuen Arantzazuko Amaren Ospitalean.[2]

1995 urtean, erizaintzaren historiaren inguruko ikerketa lanak egiten hasi zen, batez ere Gipuzkoako erizaintza izan du aztergai.

Ondorengo erakundeetako kide aktiboa da:

  • Euskalerriaren Adiskideen Elkartea (2001)
  • Eusko Ikaskuntza (2005)
  • Erizaintzaren Historiaren Sare Iberoamerikarra
  • Bizkaiko Erizaintza Zientzien Akademia
  • "Enfermeria Avanza" agerkariaren zuzendaria

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egile eta kolaboratzaile modura, hainbat monografiaren egile izan da, nabarmenenak ondorengoak direlarik:

  • Historia y antecedentes del Hospital de Amara (1999);
  • Dispensario Médico de Santa Isabel. Gratuito para los pobres de San Sebastián (2002);
  • Apuntes históricos de Guipúzcoa Practicantes, Matronas y Enfermeras 1904-2004 (2007);
  • 50 Años del Hospital Donostia (kolaboratzailea, 2010);
  • Tratado de Enfermería Oftalmológica (2011);
  • Hospital Civil San Antonio Abad. 50 Años de la desaparición del primer Hospital de San Sebastián (2011);
  • Ibón Casas: La lucha cotidiana contra la retinosis pigmentaria (2012);
  • Centenario del Colegio de Enfermería de Santa Cruz de Tenerife 1912-2012 (2012);
  • Clínica Ntra. Sra. de las Mercedes. Nueva Clínica Operatoria del doctor Egaña. Ategorrieta. San Sebastián (2014);
  • El Hospital del Tórax de San Sebastián y las Hermanas Mercedarias de la Caridad (2015);
  • Las Maternidades de San Sebastián. Casa de maternidad Municipal y Maternidad de Ategorrieta (2018)


Mila artikulotik gora idatzi ditu eritzaintzaren historiaren inguruan, eta horietako gehienak "Enfermería Avanza" agerkarian argitaratu ditu.

2001ean, Donostiako Ospitale Publikoen 60 urteko historia jasotzen zuen erakusketa antolatu zuen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gipuzkoako Erizaintza Kolegioaren saria erizaintzaren hedapen eta komunikazioagatik. (2010)
  • Sociedad Española de Enfermería Oftalmológicaren urrezko intsignia. (2010).
  • Gipuzkoako Eritzaintza Kolegioaren urrezko intsignia. (2019)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Enfermero, Publicado por: Diario. «Manuel Solorzano archivos» Noticias de enfermería y salud (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  2. (Gaztelaniaz) Molina, Francisco Javier Castro. (2016). «Entrevista a Don Manuel Solorzano Sánchez: Enfermería e Historia» EGLE 3 (4): 54–59. ISSN 2386-9267. (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]