Manuela Antonia Márquez
| Manuela Antonia Márquez | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | 1844 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 1890 (45/46 urte) |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Colegio Sagrados Corazones Belén (en) |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, konpositorea, olerkaria eta piano-jotzailea |
Manuela Antonia Márquez y García Saavedra (1844–1890) perutar idazle, poeta, musikagile eta piano-jotzailea izan zen[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arte ederretan nabarmena zen familia batetik zetorren. Luis eta José Arnaldo Márquez perutar idazle ezagunen arreba zen[2].
Limako Sagrados Corazones Belén ikastetxean ikasi zuen. Bere artikulu eta poema asko Peruko aldizkarietan argitaratu zituen, hala nola El Correo, El Cosmorama eta La Alborada, izengoiti bat erabiliz[2]. Poema batzuk Parnaso peruano (1871) eta Poetisas americanas (1896) bildumetan sartu ziren[2].
Literatura jarduerez gain, piano-jotzaile eta musikagilea ere izan zen. Ahots eta pianorako hainbat konposizio moldatu zituen[3]. Gainera, La novia del colegial Peruko lehen zarzuela dramatikoaren egilea izan zen[4].
Delia Castro Márquez idazlearen ama, Serafina Quinteras idazlearen amona eta Blanca Varela poetaren birramona zen[5][6].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Balta, Aída. (1998). Presencia de la mujer en el periodismo escrito peruano (1821-1960). Universidad de San Martín de Porres, Facultad de Ciencias de la Comunicación, Turismo y de Psicología, 80 or. (kontsulta data: 2025-01-09).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) García y García, Elvira. (1925). La mujer peruana a través de los siglos. Universidad de Florida (kontsulta data: 2025-01-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cortés, José Domingo. (1871). «Manuela Antonia Márquez» Parnaso peruano. Imprenta Albion de Cox y Taylor, 403 or. (kontsulta data: 2025-01-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Poetas peruanas del siglo XIX. Lima: Municipalidad de Lima (argitaratze data: 2020) (kontsulta data: 2025-01-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pérez, Celeste. «Blanca Varela: ¿por qué es importante continuar leyendo su obra en tiempos actuales?» El Comercio 2020-08-11 (kontsulta data: 2025-01-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Blanca Varela, motrileña de cuarta generación» Ideal 2007-05-07 (kontsulta data: 2025-01-09).