Edukira joan

Manuela Battaglini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuela Battaglini

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuela Battaglini Manrique de Lara
JaiotzaArrecife, 1974 (51/52 urte)
Herrialdea Espainia
 Italia
Hezkuntza
HeziketaLa Lagunako Unibertsitatea
(1992 - 1999) Zuzenbidean lizentziatua
Jarduerak
Jarduerakabokatua, aholkularia, unibertsitateko irakaslea eta digital rights activist (en) Itzuli
Lantokia(k)Danimarka
Madril eta Bartzelona
Enplegatzailea(k)Pontifize Unibertsitate Xabiertarra
Universidad del Norte, Colombia (en) Itzuli
Pompeu Fabra Unibertsitatea
KidetzaSecuoya Group (en) Itzuli

Twitter: manuelabat Bluesky: manuelabat.bsky.social LinkedIn: manuelabattaglini Edit the value on Wikidata

Manuela Battaglini Manrique de Lara (Arrecife, Las Palmas, 1974) abokatua eta aholkularia da, pribatutasunean, datuen babesean, etika digitalean zein marketin digitalean aditua.[1]

Las Palmas probintziako Lanzarote irlako Arrecife udalerrian jaio zen 1974an. Ama espainiarra eta aita italiarra izan zituen. Zuzenbidean lizentziatu zen La Lagunako Unibertsitatean, 1999an.[2]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abokatu eta aholkulari aditua da etika digitalean, ikertzailea Adimen Artifizialean eta honek demokrazian eta gizartean duen eraginean. Doktoretza egin zuen UPCn Adimen Artifizialean.[3] Hirigintzan eta fiskaltzan espezializatutako abokatu gisa egin du lan, eta zortzi urte baino gehiagoz marketin digitalean.[4][5] Bere bi ezagutza-arlo nagusiak etika digitalerantz lotu zituen.

Erabaki algoritmikoek gizartean duten eragina ikuspegi etiko, sozial eta legaletik aztertu du, eta erabaki automatizatuen diseinu etiko eta fidagarrirako metodologia bat prestatu du. Steen Rasmussen senarrarekin batera, “Transparency, Automated Decision-Making and Personal Profiling” izeneko paper juridiko-teknologiko bat idatzi zuen, metodologia hori diseinatzen hasteko oinarria izan zena.[6]

Transparent Internet aholkularitza-enpresaren sortzaileetako bat eta zuzendari nagusia da (CEO). Aholkularitza-enpresa horri esker, gobernuek, administrazio publikoek eta erakundeek beren EI-sistemak diseinatzen lagundu dute, fidagarriak izan daitezen. Horrek esan nahi du aurreikusitakoaren arabera funtzionatzen dutela, planteatzen dituzten arriskuak behar bezala kudeatzen direla eta sortzen dituzten onurak demokratikoki eskuragarri daudela.[7]

Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutuko ikerketa-taldeko kidea da, eta haren zuzendaria Daniel Innerarity da, baita Secuoya Group-eko kidea ere, datuak babesten adituak diren abokatu-talde batek osatua.[8][9][10]

2010etik, graduondoko irakasle izan da unibertsitate ospetsuetan, hala nola Pompeu Fabra Unibertsitatean (Bartzelona), Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean (Santander), Alcaláko Unibertsitatean (Madril), Iparraldeko Unibertsitatean (Barranquilla - Kolonbia) eta Pontificia Universidad Javerianan (Bogota - Kolonbia).*

Gutxienez hiru TEDx hitzalditan parte hartu du. 2013an, TEDx Badajoz, 2018an, TEDxUdG (Gironako Unibertsitatea), eta TEDxVitoriaGasteiz ,2020an.[11][12][13]

Bere ikerketa jarduera dela eta, Espainiako Gobernuak deitu zuen, gobernuak izendatutako beste aditu talde batekin batera, Eskubide Digitalen Karta definitzen laguntzeko. Bertan "Kontsiderazio Etikoak" lan-taldearen burua izan zen.[14][15][16][17][18][19][20] Era berean, RADAR COVID aplikazioa probatzeko Gomeran egindako proba pilotuan Etika Digitalari buruzko Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzak kontsultatu zuen aholkularitza-talde independente bateko kide izan zen.[21] Lan horren ondorioz, artikulu bat argitaratu zen Nature Communications-en.[22]

Edo enpresa gutxi batzuen esku dago boterea, edo demokrazia daukagu, baina bi gauzak bateraezinak dira. Manuela Battaglini. (2025)[23]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Steen Rasmussen fisikari eta unibertsitate irakasle daniarrarekin ezkonduta dago.[24]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Rubio, Isabel. (2020-03-30). «“Muchas aplicaciones recopilan y venden salvajemente nuestros datos aprovechando el coronavirus”» EL PAÍS.
  2. El Mundo. Yo Dona. Manuela Battaglini.. .
  3. futur.upc.edu.
  4. Beltrán, Carlos Santana. (2022-03-06). «Manuela Battaglini: 'La automatización de la sociedad crea discriminación'» La Provincia - Diario de Las Palmas.
  5. Manuela Battaglini – WomanCanarias Turismo. .
  6. “Transparency, Automated Decision-Making and Personal Profiling”. .
  7. «Sobre nosotros» Transparent Internet.
  8. Globernance. Instituto de Gobernanza Democrática. .
  9. Daniel Innerarity. .
  10. Secuoya Group. .
  11. TEDx Badajoz. .
  12. TEDx UdG. .
  13. TEDxVitoriaGasteiz. .
  14. Carta de Derechos Digitales. .
  15. Sánchez, Rosa María. (2021-04-03). «Manuela Battaglini, CEO de Transparent internet: La futura Constitución Digital pasa por sus manos» Información.
  16. Sevilla, Diario de. (2020-05-20). «“No queremos un estado de vigilancia permanente”» Diario de Sevilla.
  17. Sánchez, Rosa María. (2021-04-04). «La futura Constitución Digital pasa por sus manos» elperiodico.
  18. Suárez, Iván. (2021-02-07). «La irrupción de Google en la escuela pública canaria alarma a expertos en privacidad de datos» ElDiario.es.
  19. Vega, Lluís Pellicer, Bernardo de Miguel, Guillermo. (2021-02-26). «La creación del pasaporte sanitario se topa con trabas operativas y legales» EL PAÍS.
  20. Pascual, Manuel G.. (2021-02-28). «En busca de un móvil que no nos rastree» EL PAÍS.
  21. RADAR COVID.. .
  22. Nature Communications. A population-based controlled experiment assessing the epidemiological impact of digital contact tracing. .
  23. Battaglini, Manuela. (2025-02-11). «Manuela Battaglini: “Edo enpresa gutxi batzuen esku dago boterea, edo demokrazia daukagu, baina bi gauzak bateraezinak dira”» Hodeia ez da existitzen (kontsulta data: 2025-07-05).
  24. «Steen Rasmussen | Tabakalera» www.tabakalera.eus.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]