Manuela Carmena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Manuela Carmena
Manuela Carmena Ahora Madrid 2015 - 20 (cropped).jpg
Madrilgo Alkatea

2015-06-13 -
Ana Botella
Madrilgo zinegotzia

2015-06-13 -
Hautaketa: 2015 Madrid City Council election Itzuli
Q30147908 Itzuli

1996-07-26 - 2001-11-07
Bizitza
Izen osoa Manuela Carmena Castrillo
Jaiotza Madril1944ko otsailaren  9a (75 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Valentziako Unibertsitatea 1965) Q691532 Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak epailea, politikaria, idazlea eta abokatua
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Kidetza Judges for Democracy Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa agnostizismoa
Alderdi politikoa Ahora Madrid
Espainiako Alderdi Komunista
IMDb nm5707969
Firma de Manuela Carmena.svg

Manuela Carmena Castrillo (Madril, 1944ko otsailaren 9a) espainiar politikari eta epaile ohia da, 2015eko ekainaren 13tik aurrera Madrilgo alkatea dena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1944ko otsailaren 9an Madrilen jaioa,[1] 1965ean Madrilgo Complutense Unibertsitatean zuzenbidean lizentziatu zen, Espainiako Alderdi Komunistan sartu zeneko urtean. 1967an Eduardo Leira arkitektoa ezkondu zuen,[2] bi seme alaba izanik: Eva eta Manuel.[3]

23. postua izan zuen PCEn 1977ko hauteskunde orokorretan. Francisco Francoren diktaduran atxilotutakoen eta langileen defendatzailea izan zen, baita Atochako sarraskia jasan zuen abokatu-bulegoaren sortzaileetako bat ere.

Madrilgo alkatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean Ahora Madrideko hautagaia izateko primariotara aurkeztu zen. %63ak bozkatu zuen bere alde, Ahora Madrideko hautagai bilakatuz 2015eko udal hauteskundeetarako. Maiatzaren 24an, Ahora Madrideko zerrendak %31,85eko bozkak eskuratu zituen gutxi gorabehera, 20 zinegotzi lortuz. Bigarren postuan geratu zen, Alderdi Popularraren atzetik, azken honek 21 zinegotzi lorturik, Esperanza Aguirre hautagaia zelarik.

Ahora Madrid eta PSOEko 9 zinegotzien arteko akordua iragarri ostean, Manuela Carmena alkate izendatu zuten gehiengo absolutuarekin (29 zinegotzi 57tik) 2015eko ekainaren 13an ospatu zen Udaletxeko Plenoan.

Argitaratutako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1997 - Crónica de un desorden: Notas para reinventar la Justicia, Alianza Editorial.
  • 2014 - Por qué las cosas pueden ser diferentes: Reflexiones de una jueza, Ed. Clave Intelectual.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]