Manuela Lareo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuela Lareo

Bizitza
JaiotzaGasteiz1992ko maiatzaren 29a (31 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic /
Athletic Club2010 / 2014278
Valencia Féminas CF2014 / 2015
Real Sociedad2015 /
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera1,68±0,001 metro

Twitter: Manu12Lareo Instagram: manu12lareo Edit the value on Wikidata

Manuela Lareo Polanco (Gasteiz, Araba, 1992ko maiatzaren 29a) futbolaria da. Aurrelari postuan jokatzen du.

Kirolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean eskuin hegalean aurrelari gisa jokatzen du, nahiz eta punta-puntako posizioan ere joka dezakeen, eta desorekatzailea izatea du ezaugarri.

Futbolaren munduan Gasteizko bere ikastetxeko areto futboleko taldean hasi zen.

Gasteizko Aurrera Kirol Klubean hasi zen futbolean jokatzen, eta 4 denboraldi eman zituen bertan, 2010ean Athletic Cluben eskutik futbol profesionalerako jauzia eman zuen arte. Klubean beste lau denboraldi egin ondoren, Valentziak fitxatu zuen denboraldi baterako. 2015ean, Realak bere taldean sartzea erabaki zuen.[1]

Nazioartekoa izan da Espainiako selekzioarekin.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klub Urtea
C.D Aurrera Vitoria 20062010
Athletic Club 20102014
Valencia CF 20142015
Real Sociedad 2015 - Atc.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Ficha de Manuela Lareo Polanco (Manu) perteneciente a Real Sociedad Femenino» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]