Manuela Maleeva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuela Maleeva

Bizitza
JaiotzaSofia1967ko otsailaren 14a (57 urte)
Herrialdea Bulgaria
 Suitza
BizilekuaLa Tour-de-Peilz
Lehen hizkuntzabulgariera
Familia
AmaYulia Berberian
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
bulgariera
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
Jokaeraeskuina eta bi eskuz errebeska jotze
Bakarka i/g475–187
Binaka i/g129–131
Rankinga3 tennis singles (en) Itzuli (1985eko otsailaren 4a)
11 tennis doubles (en) Itzuli (1993ko abuztuaren 2a)
 
Lateralitateaeskuina
Pisua58 kilogramo
Altuera173 zentimetro
Jasotako sariak

Manuela Maleevabulgarieraz: Мануела Малеева— (Sofia, Bulgaria, 1967ko otsailaren 14a) tenislari profesional ohia da. Emakumeen Tenis Elkartearen txapelketetan (WTA) jokatu zuen 1982 eta 1994 artean. Maleevak ere Suitzako ordezkari bezala jokatu zuen zenbait alditan. Ezaguna egin zen Estatu Batuetako Openeko binakako mistoetan 1984an, banakako WTA 19 txapelketa irabazteagatik.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manuela Sofian jaio zen eta Yulia Berberyan eta Georgi Maleev-en lau seme-alabetatik zaharrena zen. Bere ama, 1896ko Armeniako sarraskiaren ostean Bulgarian babesa jaso zuen. Yulia Berberya 1960ko hamarkadako tenis jokalari bulgariar onena izan zen. Tenisa uztean, bere hiru alabak entrenatzen hasi zen, Manuela, Katerina eta Magdalena, hirurak WTA rankingeko 10 onenen artean egon ziren.

1982an, Manuela Maleevak junior txapelketa irabazi zuen Roland Garrosen. 1984an, Maleevak bost txapelketa irabazi zituen eta garaipenak lortu egin zituen Chris Evert, Hana Mandlíková, Helena Suková, Claudia Kohde-Kilsch, Wendy Turnbull, Kathy Jordan eta Zina Garrison Jacksonen aurka. Indianapolis Txapelketa irabazi ondoren, Maleevak sailkapeneko hirugarren postua lortu zuen eta 1992. urtera arte etenik gabe hamar onenen artean mantendu zen.

Jubilatzean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maleeva tenisa uztean politikan aritu da bere herrialdean . Alderdia erreforma instituzionaletan eta ustelkeriaren aurkako agendan oinarritzen da. Horren aurretik, 2015eko Bulgariako hauteskunde kodearen erreferenduma ere defendatu zuen

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]