Mao Zedong

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mao Zedong
毛泽东
毛澤東

1943 – 1976ko irailaren 9a
Aurrekoa Zhang Wentian
Txinako Alderdi Komunistako idazkari orokor moduan
Ondorengoa Hua Guofeng

National Emblem of the People's Republic of China.svg
Txinako Herri Errepublikako lehen Presidentea
1954ko irailaren 27a – 1959ko apirilaren 27a
Aurrekoa Sortutako postua
Ondorengoa Liu Shaoqi

China Emblem PLA.svg
TAKeko Komisio Militar Zentraleko lehen Presidentea
1954 – 1976ko
Aurrekoa Sortutako postua
Ondorengoa Liu Shaoqi

Txinako Herriaren Konferentzia Aholkulari Politikoko nazio-komiteko Presidentea
1949ko urriaren 1a – 1954ko abenduaren 25a
Aurrekoa Sortutako postua
Ondorengoa Zhou Enlai

Jaiotza 1893ko abenduaren 26a
Shaoshan, Hunan, Txina
Heriotza 1976ko irailaren 9a
Beijing, Txinako Herri Errepublika
Alderdi Politikoa Txinako Alderdi Komunista
Ezkontidea(k) Luo Yixiu (1907–1910)
Yang Kaihui (1920–1930)
He Zizhen (1930–1937)
Jiang Qing (1939–1976)
Erlijioa Ateoa

Mao Zedong[1] (Speaker Icon.svg Ahoskera (i · ?)) (txinera sinplifikatua: 毛泽东, txinera tradizionala: 毛澤東) (Shaoshan, Hunan, 1893ko abenduaren 26a - Beijing, 1976ko irailaren 9a) Txinako Alderdi Komunistaren buruzagia eta Txinako Herri Errepublikako presidentea izan zen. Mundu osoan eragina izan duen buruzagi komunista. Maoren buruzagitzapean, 1949an, Alderdi Komunistak boterea eskuratu zuen Txina kontinentalean, Txinako Gerra Zibilean Txiang Kai-Sheken Kuomintangeko nazionalistak garaitu ostean (nazionalisten agindupeko lurraldea Taiwanera mugatu zen).

Maoren komunismoaren ikuspegiari maoismo deritzo (jatorrian Mao Zedong pentsamendua zeritzon). Maoismoak nekazarien paper iraultzailea nabarmentzen du, besteak beste. Maoren gobernuaren ezaugarri izan ziren, orobat, kanpaina ideologikoak, eta aipatzekoak dira Aurreranzko Jauzi Handia eta Iraultza Kulturala.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazari baten semea zen, eta Sun Yat-senen jarraitzaile izan zen gaztetan. Txinako Alderdi Komunista sortzen parte hartu zuen (1921), eta alderdi horretako idazkari izan zen Hunanen. Hunanen bertan nekazarien lehen matxinadak antolatu zituen. 1931n Hunan eta Kianshi kontrolatzen zituen, eta bertan nekazaritzako erreforma egin eta Txinako Sobietar Errepublika eratu zuen. Handik urte gutxira, Martxa Luzea izenekoa antolatu zuen, 100.000 gizabanakoz osatua, eta 1935ean Txinako komunismoaren aginpidera heldu zen.

Nazionalisten kontrako Txinako Gerra Zibilean (1945-49) garaipena eskuratu, eta Herriaren Errepublika aldarrikatu zuen. Gobernuko (1949) eta Errepublikako (1954) lehendakari izan zen, eta garai hartan Txinan izan ziren aldakuntzen bultzatzaile nagusia. Hala eta guztiz ere, ekonomia arazoek eta Sobietar Batasunarekin izandako tirabirek kargua galtzeko arriskuan jarri zuten. 1960aren ondoko urteetan, Lin Piao defentsa ministroaren laguntzarekin, Kultura Iraultzaren eragile izan zen. Iraultza haren helburua alderdi komunistaren barruko burokrazia deuseztatzea eta erabateko aginpidea lortzea zen.


1972an, Richard Nixonek, Estatu Batuetako lehendakariak, egindako bisitaldiaren ondoren, aldaketa handiak hasi ziren Txinan, atzerriko herrialdeekin zituzten harremanen alorrean, batez ere. Liburu gorrian daude bildurik Maoren aipamen eta teoriak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mao Zedong Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Mao Zedong