Edukira joan

María Bernaldo de Quirós

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Bernaldo de Quirós

Bizitza
JaiotzaMadril1898ko martxoaren 26a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1983ko irailaren 26a (85 urte)
Hezkuntza
HeziketaReal Aero Club de España (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria eta idazlea

María de la Salud Bernaldo de Quirós y Bustillo, (Madril, 1888ko martxoaren 26a1983ko irailaren 26a), María Bernaldo de Quirós izenez ezaguna, Espainiako lehen emakumea izan zen aeroplanoko nazioarteko pilotu titulua lortzen. Azterketa 1928ko urriaren hasieran gainditu zuen eta Aeronautika Eskola Nazionalaren lizentzia jaso zuen 1928ko azaroaren 24an.[1][2] Benito Loygorri Espainiako lehen gizonezko pilotuak zazpi urte lehenago egin zuen lehen hegaldia Espainian.[3]

María Bernaldo de Quirós Madrilen jaio zen 1898ko martxoaren 26an eta 1983ko irailaren 26an hil zen Madrilen, 85 urte zituela. Altareseko markesen bosgarren alaba izan zen. Familia biak Asturiaskoak ziren, Llanes herrikoak eta Ciudad Rodrigon ospetsuagoak.

Bi aldiz ezkondu zen. Lehenbizi Ramón Bernaldo de Quirós y Argüelles lehengusuarekin, 1889ko abenduaren 5ean Llanesen (III. Argüellesko Markesa). Ezkontza-lotura 1917ko irailaren 1ean egin zen, Los Altares jauregiko kaperan (Llanes). Madrilera itzultzean, Castellana pasealekuko pisu batean jarri ziren.

Bi seme-alaba izan zituzten, Maria 1918an jaio eta 1919an hil zena eta Ramon 1920an jaio eta hil zena. Senarra gripearen ondorioz hil zen.'[4]

1922ko ekainean berriro ezkondu zen, Madrilen, José Manuel Sánchez-Arjona eta Velascorekin, eta Ciudad Rodrigoko Vázqueztarren etxean finkatu zuen egoitza. 1928ko martxoan, Sevillatik Valladolidera zihoazen hiru hegazkinek lur hartu zuten ezinbestean, matxura baten ondorioz. Antonio Rueda kapitainarekin hegazkinekin zerikusia zuten hainbeste hizketaldi izan ondoren, hegazkinekiko interesa sortu zitzaion.

Senarrarengandik banatu egin zen eta Madrilera joan zen pilotu-ikasketak hasi zituen lekura.[1]

28 urterekin, lehen emakume pilotu zibila izatea lortu zuen. Azaroaren 24an Nazioarteko Aeronautika Federazioaren pilotu zibilaren lizentzia jaso zuen, Getafeko Real Aeroclub Eskolaren eskutik, 1928ko urrian probak gainditu ondoren. Bere prestakuntza aeronautikoa José Rodríguez Díaz de Lecearen esku utzi zen, 1920ko Abiazio Militarreko promoziokoa. 1928ko irailaren 7an egin zuen bakarkako lehen hegaldia, Real Aero Club taldeko D.H 60 “Moth” hegazkin baten bidez. Turismorako biplaza arina zen, zurez egina, aisirako soilik pentsatua. Estampa aldizkariak, 1928ko irailaren 25eko alean, bere lehen bakarkako hegaldiari eskaini zion azala.Titulua ospatzeko, Motoavión aldizkariak antolatutako festa batera gonbidatu zuten Getafeko aireportuan. Pilotu-titulua lortu ondoren, Havilland Aircraft Company enpresa ingelesak, De Havilland-en fabrikatzaile denak, Havilland DH.60 Moth aparatuetako bat saldu zion. Berak “eltxo” deitu zion, erdi-prezioan, Espainiako hirietan abiazioa sustatzeko, bere hegazkina erakutsiz eta jaialdi batzuetan parte hartuz.

1929ko martxoan, ehun hegazkinlari zibil eta militar baino gehiagok eskaera bat sinatu zuten Kindelán jeneralari zuzendua, Maríari ohorezko pilotu militarraren titulua eta intsignia emateko, bere lankide gizonezkoei bezala. Baina jeneralak uko egin zion emakume izateagatik.'[4]

Errepublikaren Dibortzio Legea onartu zuen lehen emakumeetako bat izan zen.[1]

Espainiako Gerra Zibilaren hasieran, estatuarentzako lotura- eta onarpen-hegaldiak egin zituen.[4]

1983ko irailaren 26an hil zen Madrilen.[5]

  • 2020an, Iberia airelineak A320-Neo berri bati haren izena izena jarri zion.[7]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]