María Clotilde Ortíz Rubín de Celis
| María Clotilde Ortíz Rubín de Celis | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Santurtzi, 1936ko maiatzaren 25a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Madril, 2016ko martxoaren 2a (79 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Irakaslea(k) | José Cubiles (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | piano-jotzailea |
| Musika instrumentua | pianoa |
María Clotilde Ortíz Rubín de Celis (Santurtzi, Bizkaia, 1936ko maiatzaren 25a - Madril, 2016ko martxoaren 2a) bizkaitar piano-jotzailea izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maria Clotilde Ortiz Rubín de Celis Santurtziko Murrieta etorbidean jaio zen 1936ko maiatzaren 25ean. Carmelo Ortiz Alday bilbotar elektrikariaren eta Adelaida Isabel Rubín de Celis Pradas santurtziarraren alaba izan zen. 1969ko abuztuaren 24an, 33 urte zituela, Miguel Pascual Fernándezekin ezkondu zen Bilbon.
Musika ikasketak Bilboko Kontserbatorioan hasi zituen; Clara Bernal izan zuen zuzendari. Madrilen jarraitu zuen bere piano karrera José Cubiles piano-jotzailea irakasle izan zuelarik.[2]
Bere ibilbidean sari ugari jaso izan zituen; esate baterako, Bilbon piano-karrera bukaerako lehen saria eman zioten eta Birtuosisimo-saria Madrilen. Era berean, Marcelino Ibáñez de Betolaza eta Premio de Piano Jaén lehiaketak ere irabazi zituen.[3]
Buenos Aireseko Antzokian (Bilbo) hasi zen estreinakoz profesional lanean Bilboko Udal Orkestrarekin batera. Hasiera hartatik aurrera, Sozietate filarmonikoz sozietate filarmoniko ibili zen errezitaldiak eskaintzen; besteak beste, Bilbon, Donostian edo Madrilen jardun zuen. [4]
Maria Clotilde Ortíz Rubín de Celis 2016ko martxoaren 2an zendu zen Madrilen, 80 urte zituela. Urte horretan bertan, Itziar Pascual idazleak bere liburua, La vida de los Salmones, eskaini zion piano-jotzaileari.
Sariak eta aitortza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Piano-karrera bukaerako lehen saria jaso zuen Bilbon.
- Birtuosismo-saria eman zitzaion Madrileko Kontserbatorioan.
- 1956an Marcelino Ibáñez de Betolaza lehiaketa irabazi zuen.
- 1958an aho batez Premio de Piano Jaén txapelketako lehen saria eman zioten.[5]
- Itziar Pascual antzerkigile madrildarrak La vida de los Salmones liburua eskaini zion Maria Clotilde Ortíz Rubín de Celisi; honako hau dio liburuan: "A Clotilde Ortiz Rubin de Celis (Santurce, Vizcaya, 1936-Madrid, 2016) In memoriam"[6][7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ , https://www.oocities.org/vienna/strasse/Strasse/7006/centro.html or..
- ↑ «Ortíz Rubín de Celi, María Clotilde - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-03-25).
- ↑ file:///tmp/mozilla_aek0/TD_SANCHEZ_LOPEZ_Victor_Alberto.pdf
- ↑ (Gaztelaniaz) «SANTIAGO SHAW, Alfredo, «Ayer en el Paraninfo. Recital de María Clotilde Ortíz Rubín de Celis», Diario de África. Tetuán, 9 abril 1957, p. 2.» FUNCI - Fundación de Cultura Islámica (kontsulta data: 2025-03-25).
- ↑ , https://www.dipujaen.es/boletinieg/pdf.raw?query=id:0000447340&page=137&lang=es&view=bieg or..
- ↑ Pascual, Itziar. (2016). La vida de los salmones. Anaya.
- ↑ Mª Clotilde Ortiz. (2017-02-24). Rondino de A. Dúo Vital (Live in Sevilla). (kontsulta data: 2025-03-25).