María Dolores Juliano

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Dolores Juliano

Bizitza
JaiotzaNecochea, 1932
Herrialdea Argentina
HeriotzaBartzelona2022ko azaroaren 26a (89/90 urte)
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, antropologoa eta idazlea
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitatea
Jasotako sariak

María Dolores Juliano Corregido (Necochea, Buenos Airesko probintzia, Argentina, 1932Bartzelona, 2022ko azaroaren 26a) antropologo sozial argentinarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María Dolores Julianok magisteritza eta pedagogia ikasketak burutu zituen haren jaioterrian, Argentinan Bertan espezializatu zen  gutxiengo etnikoen ikerketan eta generoko ikasketetan, besteak beste, emakumeen bazterketa jendartetan. 1976an Videlaren diktadura militarra ekarri zuen estatu-kolpearen ondoren bere burua erbesteratzeko beharrean aurkitu zen.

Orduan Bartzelonara joan zen bizitzera. 1977an antropologiako irakasle bezala hasi zen lanean Bartzelonako Geografia eta Historia Fakultatean eta hor jarraitu zuen erretiroa hartu arte 2001an.[1][2]

Ikerketa ugariak argitaratu ditu ondoko gaiei buruz: hezkuntza-antropologia, mugimendu migratzaileak, gutxiengo etnikoak, genero-ikerketak eta gizarte-bazterketa. Bere ekoizpen zientifikoetan nabaria da duen konpromiso feminista eta soziala.

2002an Senadoko Komisioan agertu zen prostituzioari buruzko azken txostenaren idazketa-taldekide giza.

2010an Sant Jordi Gurutzea hartu zuen bere ibilbide akademiko eta  ikerketa baliotsuen emaitzengatik.[3]

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cultura popular (Kultura herrikoia).1986.[4]
  • Chiapas, una revolución sin dogmas (Chiapas, dogmarik gabeko  iraultza). 1995.[5]
  • La causa saharaui y las mujeres (Saharar herriaren auzia eta emakumeak). 1999.[6]
  • La prostitución: el espejo oscuro (Prostituzioa: ispilu iluna). 2002.[7]
  • Excluidas y marginales: una aproximación antropológica (Baztertuak eta marjinalak: hurbilketa antropologiko bat). 2004.[8]
  • Marita y las mujeres de la calle (Marita eta kaleko emakumeak). 2004.
  • Las otras mujeres: la construcción de la exclusión social (Beste emakumeak: gizarte-bazterketaren eraikuntza). 2005.[9]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2010an Sant Jordi Gurutzea hartu zuen.
  • 2022 “Pioneras // Aitzindariak” dokumentala.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]