María Domínguez Remón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
María Domínguez Remón
alkate

Bizitza
Jaiotza Pozuelo de Aragón1882ko apirilaren  1a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Fuendejalón1936ko irailaren  7a (54 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, politikaria, poeta eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Maria Domínguez Remón (Pozuelo de Aragón, Zaragoza, 1882ko apirilaren 1a- Fuendejalón, Zaragoza, 1936ko irailaren 7a) maistra (Baztanen, Almandoz herriko Mendiola auzoan) eta politikaria, Espainiar estatuko lehen emakume alkatea izan zen.

Haurretan ez zen eskolara joan eta bere kabuz idazten eta irakurtzen ikasi zuen. 18 urterekin, bere gurasoek Bonifacio Ba Cercé izeneko gizon batekin ezkonarazi zuten. Honen aldetik zazpi urtetan zehar tratu txarrak pairatu ondoren, nazkatu eta Bartzelonara ihes egin zuen bere lagun batek utzitako diruaren laguntzaz. Bertan, dokumentaziorik, titulurik eta paperik gabe zerbitzari bezala lanean jardun zuen, eta diru pixka bat egitea lortu zuen. Bitartean, bere senarrak denuntzia bat paratu zuen bere aurka, eta bilatze eta atxilotze agindu bat izan zuen.

Halako batean, bere herrira itzultzea erabaki zuen, eta bere senarrarengandik banatu, eta bildutako diruarekin josteko makina bat erosi eta jostun gisa lanean aritu zen.

Irakurtzen, egunkarietan idazten eta politikaz arduratzen hasi zen.

Bartzelonara alde egiteko dirua utzi zion lagunaren anaiak bere doaien jabe izanik, berarekin Baztango Almandozko Mendiola auzora eraman zuen. Bertan, urte batzuk eman zituen umeei klaseak ematen, Iruñean maistra titulua ateratzen aritu zen bitartean. Bere osasunak ezin izan zuen bizitza erritmo hori jasan, eta Zaragozara itzuli zen eta bigarren aldiz, Arturo Romanosekin ezkondu zen.

Bigarren Errepublika aldarrikatu berri zen eta hauteskundeak iritsi ziren; bere herrikideek bere burua aurkeztea proposatu zioten. Hala egin zuen, eta bozka kopuru gehiena berak lortu zuen. Era horretan, Gallurreko alkate bihurtu zen, espainiar estatuak bere historian izan duen lehenengo emakume alkatea izan zen.

1936an, gerra zibila pizterakoan atxilotu, kamioi batean sartu eta Fuendejalonen, bere lehenengo senarraren herrian (bere hiltzaileen hondar mendeku ekintza), fusilatu zuten.

Maria Dominguez Remoni omenezko karrikaren afitxa Zaragozan

Gaur egun, bertan, altzifre (zipres) baten itzalpean lurperaturik dago.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gazteleraz) Campos, Lola (2001). «María Domínguez Remón: Pozuelo de Aragón, 1882, Fuendejalón, 1936: Primera alcaldesa de la República». Mujeres aragonesas. Zaragoza: Ibercaja. pp. 113-118. ISBN 84-8324-111-0.
  • (Gazteleraz) Domínguez Remón, María (1934). Opiniones de mujeres. Madrid: Castro.
  • (Gazteleraz) Illion, Regine (2002). Mujer, política y sindicalismo: Zaragoza, 1931-1936. Zaragoza: Institución "Fernando el Católico". ISBN 8478206744.
  • (Gazteleraz) Nielfa Cristóbal, Gloria; Ruiz Franco, Rosario (2015). «La nueva ciudadanía de las mujeres en el ámbito municipal: alcaldesas y concejalas en la Segunda República (1931-1939)». En G. Nielfa (coord.). Mujeres en los gobiernos locales: Alcaldesas y concejalas en la España contemporánea. Madrid: Biblioteca Nueva. pp. 73-127. ISBN 978-84-16345-05-2.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]