Edukira joan

María Ernestina Larráinzar Córdoba

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Ernestina Larráinzar Córdoba

Bizitza
JaiotzaErroma1854ko urriaren 23a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria1925eko urtarrilaren 16a (70 urte)
Familia
AitaManuel Larráinzar
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta irakaslea

María Ernestina Larráinzar Córdoba (Erroma, Aita Santuen Lurraldea, 1854ko urriaren 23aMexiko Hiria, 1925eko urtarrilaren 16a) mexikar idazle eta irakaslea izan zen. Josefina ahizparekin batera, Kalbarioko Alaba Misiolarien Kongregazioa sortu zuen.[1][2][3]

María Ernestina Larráinzar Córdoba Erromako Ruspoli jauregian jaio zen 1854ko urriaren 23an. Manuela Córdoba guatemalarraren eta Manuel Larráinzar diplomazialari mexikarraren alaba zen. Bi ahizpa (Enriqueta eta Josefina) eta bi neba zituen. 1866an, bere aita Errusiako, Suediako eta Danimarkako gorteetako ministro ahalguztidun izendatu zuen Mexikoko Maximiliano I.a enperadoreak, eta beraz, María Ernestinak 12 edo 13 urte zituela, bere gurasoekin eta ahizpekin San Petersburgora joan zen. Mexikoko Bigarren Inperioa erori ondoren, familia Guatemalara joan zen bidaian.[3][4]

Benito Juárez 1872an hil ondoren, Larráinzarrek eta bere familiak Mexikora itzuli ahal izan zuten. Bere ahizpa Josefinarekin elkarlanean, eleberriak eta bidaia-liburuak idatzi zituen, eta 1885eko urtarrilaren 19an Kalbarioko Alaba Misiolarien Kongregazioa sortu zuten, Kubara, Espainiara, Italiara, Rhodesiara eta Jerusalemera hedatu zena.[4][5][6][7]

1925eko urtarrilaren 16an hil zen Mexiko Hirian.[3][5]

Mexiko Hiriko Colonia Del Valle auzoko kale batek Ernestina Larráinzarren izena darama.[8] Cuauhtémoc udalerriko ikastetxe pribatu bati ere haren omenezko izena jarri zioten.[9]

Bere literatura lanak Josefina Larráinzar ahizparekin batera idatzi zituen:[4][10]

  • Horas serias en la vida. Reflexiones escritas en 1879 (1879)
  • Misterios del corazón (1881)
  • Viaje a varias partes de Europa (1882)
  • ¡Sonrisas y lágrimas! (1883)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Romero Aceves, Ricardo. (1982). La mujer en la historia de México. Costa-Amic Editores, 413 or. ISBN 978-968-400-231-9. (kontsulta data: 2025-07-03).
  2. (Gaztelaniaz) Mujeres mexicanas notables: varios autores. Cámara de Diputados, Donceles y Allende (argitaratze data: 1975), 150 or. (kontsulta data: 2025-07-03).
  3. a b c (Gaztelaniaz) «Enriqueta e Ernestina Larrainzar Córdova» Misioneras Hijas del Calvario (kontsulta data: 2025-07-03).
  4. a b c (Gaztelaniaz) Olivares Mansuy, Cecilia. (1997). «Enriqueta y Ernestina Larrainzar, crónicas de viaje» in Domenella, Ana Rosa. Las voces olvidadas. Antología crítica de narradoras mexicanas nacidas en el siglo XIX. El Colegio de Mexico, 317-338 or. ISBN 978-968-12-0484-6. (kontsulta data: 2025-07-03).
  5. a b (Gaztelaniaz) Muñoz Fernández, Ángel. «María Ernestina Larráinzar» Enciclopedia de la Literatura en México 1995-07-28 (kontsulta data: 2025-07-03).
  6. (Gaztelaniaz) «Nuestra Historia» Misioneras Hijas del Calvario (kontsulta data: 2025-07-03).
  7. (Gaztelaniaz) Bazarte, Alicia. (2003). «Ma. Enriqueta y Ma. Ernestina Larráinzar. Hermanas hijas del Calvario (siglos XIX-XX)» in Ramos Medina, Manuel. Camino a la santidad: siglos XVI-XX. Centro de Estudios de Historia de México Condumex, 317-338 or. ISBN 968-6815-23-6. (kontsulta data: 2025-07-03).
  8. (Gaztelaniaz) Prigollini, Carlos. Fútbol y exilio. Colección Fútbol y Sociedad (argitaratze data: 2017-04-27) (kontsulta data: 2025-07-03).
  9. (Gaztelaniaz) «María Ernestina Larrainzar» Escuelas MEX (kontsulta data: 2025-07-03).
  10. (Gaztelaniaz) «Obra publicada de María Ernestina Larráinzar» Enciclopedia de la Literatura en México (kontsulta data: 2025-07-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]