María Greziakoa
| María Greziakoa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Atenas, 1876ko martxoaren 3a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Atenas, 1940ko abenduaren 14a (64 urte) |
| Hobiratze lekua | Tatoi Palace (en) |
| Familia | |
| Aita | Jurgi I.a Greziakoa |
| Ama | Olga Konstantinovna |
| Ezkontidea(k) | Grand Duke George Mikhailovich of Russia (en) Perikles Ioannidis (en) |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Haurrideak | |
| Leinua | House of Glücksburg (Greece) (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | greziera modernoa ingelesa frantsesa errusiera |
| Jarduerak | |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
María Greziakoa (greziera modernoan: Μαρία της Ελλάδας; Atenas, Grezia, 1876ko martxoaren 3a – Psykhikó, 1940ko abenduaren 14a) Greziako eta Danimarkako printzesa izan zen jaiotzez, eta Errusiako dukesa handia ezkontzean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jurgi I.a Greziako erregearen (1845-1913) eta Olga Konstantinovna Errusiako erregina eta dukesa handiaren (1851-1926) bosgarren alaba izan zen. Intimitatean, Minnie deitzen zuen bere familiak.
Ezkontza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1900 urteko maiatzaren 12an ezkondu zen Korfun Jorge Mijáilovich Errusiako duke handiarekin, bere amaren, Olga erreginaren, lehengusu-nebarekin. Serbiako Alexandro printzeari aurrea hartu zion Jurgik. Hark ere Mariaren eskua eskatu behar zuen, baina ez zen erraza izan, hark behin baino gehiagotan ezezkoa eman zion eta. Bost urte igaro ziren harekin ezkontzea lortu zuen arte. Asko presionatu zuten Maria eta azkenean onartu egin zuen. Hamar egunen buruan prestatu zuten ezkontza.
Senar-emazteak San Petersburgoko Miguel duke handiaren (Jurgiren aita) jauregian kokatu ziren, Kaukason beste jabetza bat eta Krimean hiribildu bat zituzten arren.
Bi alaba izan zituzten: Nina (1901-1974) eta Xenia (1903-1965).
Lehen Mundu Gerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maria Ingalaterran zegoela bere bi alabekin, Lehen Mundu Gerra hasi zen, Jurgi Errusian zegoen bitartean. Hiru urte geroago Errusiako Iraultza gertatu zen (1917) eta Jurgi atxilotu eta erbestera bidali zuten Vologdara, bertan espetxeratuta egon zelarik.
Mariak diru-arazoak izan zituen Londresen, Britainia Handiko errege-familiaren laguntza izan arren. Senarraren eta beste senide batzuen askatasuna lortzen saiatu zen 50.000 libera esterlinarekin, baina Jurgi 1919ko urtarrilaren 30ean fusilatu zuten.
Greziara itzuli
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dukesa handiak Greziara bere familiarekin itzultzea erabaki zuen, gurutzatzen zitzaion lehen greziarrarekin ezkonduko zela hitz emanez. Greziara zihoan ontzian bertako komandantea ezagutu zuen, Pericles Ioannidis (1881-1965) greziarra, eta berarekin ezkondu zen 1922ko abenduan Wiesbaden hirian (Alemania).
Greziako errege familiaren exilioak zirela eta, Atenas, Londres eta Erromaren artean bizi izan ziren. Mariaren alabei ez zitzaien batere gustatzen Perikles, eta amarengandik urrundu egin ziren.
1940ko abenduaren 14an, printzesa bihotzekoak jota hil zen Psykhikon. Paulo eta Frederika printze-printzesak, gaixotzean, zaindu egin zuten.