Tatus Fombellida

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Jesús Fombellida» orritik birbideratua)
Tatus Fombellida
Bizitza
JaiotzaErrenteria1946ko abenduaren 29a (77 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksukaldaria eta film-zuzendaria

Maria Jesus Tatus Fombellida Kortazar (Errenteria, Gipuzkoa, 1946ko abenduaren 29a) gipuzkoar sukaldari eta zinema zuzendaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzaren munduan murgildutako familia baten baitan sortua. Madrilgo Ostalaritza Eskolan egin zituen ikasketak, eta ondoren praktikak egin zituen Suitzan, Lausanan. Ostalaritza Eskolan bere promozioko sari berezia jaso ostean, familiako jatetxean, -Errenteriako Panier Fleuri izenekoa - hasi zen lanean, 1968 urtean eta hango zuzendaritza hartu zuen 1974 urtean, tokiaren Belle Epoque estiloa mantentzen. Euskal sukaldaritza berria sortu zutenetako talde kide izan zen eta 1977 urtean taldeak antolatutako afarietako bat bere jatetxean antolatu zuen abuztuan.[1] Beranduago, Donostiako Parte Zaharrean bere jatetxea zabaldu zuen, haren izen eta estiloa mantenduta. Gastronomiako Espainiako Sari Nazionala lortu zuen.

1976tik hainbat filma labur egin ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)Corcuera, Mikel.- 25 años de la Nueva cocina vasca.- Bilbo : Aizkorri argitaletxea, 2003. ISBN 84-8263-905-6. 83 orr.