María José Pizarro
| María José Pizarro | |||
|---|---|---|---|
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Bogota, 1978ko martxoaren 30a (48 urte) | ||
| Herrialdea | |||
| Familia | |||
| Aita | Carlos Pizarro Leongómez | ||
| Familia | |||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Escola Massana | ||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | politikaria | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | The Decency List (en) | ||
María José Pizarro Rodríguez (Bogota, 1978ko martxoaren 30a) kolonbiar artista, ekintzaile eta politikaria da.[1]
2022ko uztailaren 20az geroztik, Errepublikako senatari da, Itun Historikoa koalizioaren ordezkari gisa. 2018tik 2022ra Ordezkarien Ganberako kide izan zen.[2]
Kolonbiako 100 emakume boteretsuenen artean sailkatu du Forbes Aldizkariak.[3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1978ko martxoaren 30ean jaio zen Bogotan. Myriam Rodriguez, Apirilaren 19ko Mugimenduko (M-19) militante ohiaren eta Carlos Pizarro Leongomez M-19ko buruzagi nagusiaren alaba da. Leongomez 1990ean hil zuten, bake akordioa sinatu eta 48 egunera, M-19 Aliantza Demokratikoko presidentegaia zela.[4]
Haurtzaroan eta gaztaroan Kolonbia, Ekuador, Nikaragua, Kuba, Espainia eta Frantziaren arteko erbestean bizi behar izan zuen. M-19aren eta Virgilio Barcoren gobernuaren arteko bake elkarrizketak aurrera zihoazela itzuli zen Kolonbiara.[5]
Aita hil eta 12 urtera erbesteratu zen berriro, eta Espainian finkatu zen; 2010ean bere herrialdera itzuli zen behin betiko. 2007ko azaroan amaitu zituen Bitxigintza Artistikoko ikasketak Bartzelonako Arte eta Diseinu Eskolan, Massana Eskolan.[6]
Bartzelonan, Kataluniako Amerika Etxean erakusketa bat egin zuen, “Ya Vuelvo”, Carlos Pizarro, bakearen aldeko bizitza bat, izenekoa; eta 2010 eta 2011 urteen artean erakutsi zen Bogotan Kolonbiako Museo Nazionalean, Cartagenan Espainiako Lankidetzako Prestakuntza Zentroan (CFCE) eta Calin Pascual Guerrero Estadio Olinpikoan, “Ya Vuelvo” Carlos Pizarro, Memoria para La Paz izenarekin.[7]
2015eko apirilaren 24an Simón Hernández zinemagile kolonbiarrak zuzendu eta Señal Colombiak koproduzitutako Pizarro dokumentala estreinatu zuen Memoria Historikoaren Zentro Nazionalean. Hainbat sari lortu zituen, besteak beste, Ohorezko Aipamena New Yorkeko Kolonbiako Zinemaldian (2017), Urrezko Colon-a Huelvako Zinemaldian (2017), India Catalina Saria Dokumental Onenari (2016), TAL Saria Dokumental Unitario Onenari (2016) eta Dokumental Nazional Onenari Giza Eskubideen aldeko Zinemaldian (2017).
Bogotako Kultura, Aisialdi eta Kirol Idazkaritzarekin lan egin zuen (2011-2012), Memoria Historikoaren Zentro Nazionalean (2013-2017), eta bakearen, memoria historikoaren eta Kolonbiako barne gatazka armatuaren biktimen omenezko aktibista gisa ere bai. Bere bizitzaren zati handi bat eman du herrialdeko bakea eta memoria bizia berreskuratzen, ehuntzen eta defendatzen, eta horregatik hainbat aitorpen jaso izan ditu. 2022an, Magdalenako Unibertsitateak historialari eta ondare-kudeatzaile honoris causa titulua eman zion, herrialdearen memoria historikoa berreskuratzen eta eraikitzen egindako ekarpenagatik.[8][9][10][11]
Arte plastikoetako ikasketek bultzatu zuten Kolonbiako historia hurbila eta bere aita Carlos Pizarro Leongomezena, zein bere ideario politikoa ikertzera. Jasotako guztia nazioko eta nazioarteko aitortza duten hainbat modutara zabaldu zuen, hala nola, dokumentaletan, erakusketetan, liburuetan, argitalpenetan, oroitzapenetan eta oroimen-ekitaldi kolektiboetan.
" Bizi izan ditugun gerrak berriro gerta ez daitzezen, beti
gogoratu behar ditugu. Memoriaren garrantzia ikasi nuen
aitaren historia berreskuratzen hasi nintzenean."
Maria José Pizarro
Biltzarkidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2018ko Kolonbiako hauteskunde legegileetan Ordezkarien Ganberako kide izateko hautagaia izan zen Pizarro, Duintasunaren Zerrenda Koalizioaren buru izanik Bogotan, laugarren emaitzarik onena izan zuen Kolonbiako hauteskunde legegileetan, 78 mila boto lortuta. Urte bereko uztailaren 20an hartu zuen kargua. 2019an, Ordezkarien Ganberako Bigarren Presidenteorde izendapena jasotzen zuen lehen emakumea izan zen; Bake Batzordeko presidentekide ere izan zen. Garai horretan, honako legeen egile izan zen, besteak beste, Biktimen Legea 10 urtez luzatzeko legea (2011ko 1448 Legea); Bojayako Biktimen Ohoreen Legea (Chocó) eta Aluna Legea, gurasoei seme-alabek eramango dituzten abizenen ordena nahierara aukeratzeko aukera ematen diena.[12]
2022ko Kolonbiako hauteskunde legegileetan Itun Historikoa koalizioko hautagaia izan zen, hauteskunde horretarako osatu zen zerrenda parekideko lehen emakumea izanik, ezkerreko koaliziokoak nazio bozketarik altuena lortu zuen. Bake Batzordeko eta Senatuko Lehen Batzordeko partaide da.
2022ko abuztuaren 7an, senatari gisa, presidentetza-banda ezarri zion Gustavo Petro presidenteari, presidentetzarako inbestidura-ekitaldian. Emakumearen Ekitaterako Lege Batzordeko presidentea izan zen (2022-2023).[13][14]


2022an, Gustavo Petrok Askapen Nazionalerako Armadarekin (ELN) negoziatzeko taldeko kide hautatu zuen.
2023an, Senatuko presidenteorde aukeratu zuten 2023-2024 legegintza-aldirako, eta kargu horretara iritsi zen ezkerreko lehen emakumea izan zen. Garai horretan, 41 osoko bilkuraren buru izan zen, besteak beste, Pentsioen Erreforma, Nazioko Aurrekontu Orokorra eta Garapenerako Plan Nazionalaren kontziliazioa onartu ziren, guztiak Gustavo Petroren gobernuaren ekimenak.
Zuzendaritza mahaian izan zuen eginkizuna funtsezkoa izan zen hainbat proiekturen onarpena bultzatzeko, hala nola zezenketen debekua, Nekazaritza Erreforma, Zorpetze Kupoa, Polizia Nazionalean ofizial izateko sarrera, egonaldia eta igoera demokratizatzen zituen legea, emakume bilatzaileen lana aitortzen zuen legea, eta Indar Publikoko kideentzako 14. Mesada, besteak beste.
Lau urtez jarraian, herrialdeko biltzarkide onenetaka izan zen, Zifra eta Kontzeptuen Iritzi Panelaren arabera eta Forbes Aldizkariarentzat Kolonbiako 100 emakume boteretsuenetako bat.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pizarro Rodriguez, Maria Jose. El camino hacia mi nombre (Nire izenerako bidea). Planeta argitaletxea, (2023)
- Pizarro Rodriguez, Maria Jose. De su puño y letra (Bere eskuz eta letraz). Penguin Random House Grupo Editorial Colombia, (2015).ISBN 9789588806884
- Simon Hernandezekin (2015). Pizarro dokumentala, La Popular eta Señal Colombiak egina.[15]
- María Victoria Guinandekin (2014). Carlos Pizarro: Un guerrero de paz (Carlos Pizarro: Bake-gudari bat), Idea Productorak egina.
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere familia tradizio militar eta aristokratikokoa zen, aitona Juan Antonio Pizarro Garcia zen, Kolonbiako Errepublikako Armadako militarra, almirante eta Indar Militarren Komandante izatera iritsi zena. Aita Carlos Pizarro izan zen, M-19ko komandante gorena eta FARC EPko militantea, gero presidentetzarako hautagaia. Beste osaba Hernando Pizarro Leongómez zen, Tacueest-eko sarraskia egiteagatik ezaguna. Bere beste osaba bat Eduardo Pizarro Leongómez zen, soziologoa, katedraduna, kazetaria, idazlea eta Kolonbiako barne gatazka armatuaren aztertzailea. Bere erdi-ahizpa Maria del Mar Pizarro politikaria da.[16]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «La correspondencia secreta de Carlos Pizarro» El Espectador 24 de abril de 2015.
- ↑ «Entrevista con María J. Pizarro, elegida a la Cámara por Decentes» El Tiempo 13 de marzo de 2018.
- ↑ Staff, Forbes. (2024-05-10). «Mujeres poderosas 2024 | María José Pizarro» Forbes Colombia.
- ↑ «La persistencia contra el olvido y la impunidad» El Espectador (periódico) 2020-04-13.
- ↑ «María José Pizarro: en el nombre del padre» El Espectador (periódico) 14 de noviembre de 2010.
- ↑ «MARÍA JOSÉ PIZARRO. La revolución sin balas de la hija de un comandante guerrillero, desde el Congreso» TELESANTANDER 14 de marzo de 2018.
- ↑ Vacía, La Silla. (2024-02-16). «Quién es María José Pizarro» La Silla Vacía.
- ↑ MARÍA JOSÉ PIZARRO Colombia Check. .
- ↑ «“Necesitamos sanar nuestra sociedad con la verdad”: María Pizarro» www.eluniversal.com.co 25 de marzo de 2019.
- ↑ Perfil | Maria José Pizarro. .
- ↑ «Entrevista con María J. Pizarro, elegida a la Cámara por Decentes» El Tiempo 13 de marzo de 2018.
- ↑ Torrado, Santiago. (2022-02-27). «María José Pizarro: “Las mujeres vamos a ser el rostro de la política progresista latinoamericana”» El País.
- ↑ María José Pizarro, la vicepresidente con muchas ocupaciones. 31 Enero 2024.
- ↑ Semana. (2022-08-07). «María José Pizarro impuso la banda presidencial a Gustavo Petro, rompió en llanto y recordó a su papá, excomandante del M-19» Semana.com Últimas Noticias de Colombia y el Mundo.
- ↑ «Pizarro» www.retinalatina.org.
- ↑ Vacía, La Silla. (2024-03-22). «Quién es María del Mar Pizarro García» La Silla Vacía.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ordezkarien Ganbera: Maria José Pizarro