María Luisa Fernández (idazlea)
María Luisa Fernández (idazlea) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Luisa Fernández Bascuñán |
Jaiotza | Txile, 1870 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 1938 (67/68 urte) |
Familia | |
Aita | Domingo Fernández Concha |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta poeta |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Maria Luisa Fernandez Bascuñán (Txile, 1870 – 1938) txiletar idazlea, poeta, editorea eta feminista izan zen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Domingo Fernandez Concharen eta Amelia Bascuñan Valledorren alaba izan zen eta Vicente Huidobro (1893-1948) poetaren ama.[2]
Idazle ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberria eta poesia erlijiosoa landu zituen,[3] izaera feministako aldizkariak argitaratu zituen, hala nola Txileko Emakumeen Batasun patriotikoarena —berak antolatu zuen elkartea—[4] eta Aliada (1922).[5]
Jakina da bere literatur ekoizpenaren zati bat argitaratu barik edo egunkari eta aldizkarietan sakabanatuta dagoela —beste idazle feminista batzuen lanekin ere gertatzen den bezala, hala nola Luisa Lynchekin, Sara Hübner de Fresnorekin edo Ximena eta Carmen Morla Lynch ahizpekin—.[1] XX. mende hasierako abangoardian kokatzen da bere literatur lana, pentsamendu feminista masifikatzen eta emakumeen eskubideen alde borrokatzen saiatu zen abangoardian, hain zuzen ere.[3]
Autore batzuen ustez, feminismo aristokratikoaren barruan koka daiteke haren lana, eta, besteak beste, Ines Echeverria Bello, María Mercedes Vial, Teresa Wilms Montt, Morla Lynch ahizpak eta Mariana Cox Méndez ere badaude tartean.[6]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oraciones de mi madre para mis hijos (Santiago: Imprenta y encuadernación Chile, 1905).
- María del Carmen (novela, Santiago: Impr. Claret, 1930).
- Vida de la santísima Virgen María, madre de Dios (Santiago: Impr. Chile, 1935).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Subercaseaux, Bernardo. (1997). Genealogía de la vanguardia en Chile : la década del centenario. [Santiago, Chile] : Facultad de Filosofía y Humanidades, Universidad de Chile ISBN 978-956-19-0268-8. (Noiz kontsultatua: 2025-01-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Hernán Díaz Arrieta. 2024-09-06 (Noiz kontsultatua: 2025-01-10).
- ↑ a b Aránguiz Pinto, Santiago. (00/2006). «Historia de las ideas y la cultura en Chile: El Centenario y las vanguardias (Tomo III) Bernardo Subercaseaux, Editorial Universitaria, Santiago, 2004, 252 páginas» Universum (Talca) 21 (1): 251–257. doi: . ISSN 0718-2376. (Noiz kontsultatua: 2025-01-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Volodia Teitelboim. 2024-08-31 (Noiz kontsultatua: 2025-01-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Alvarado, Felícitas Klimpel. (1962). La mujer chilena: el aporte femenino al progreso de Chile, 1910-1960. Editorial Andrés Bello (Noiz kontsultatua: 2025-01-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Alday, Patricia Poblete; Aravena, Carla Rivera. (2003). «El feminismo aristocrático: violencia simbólica y ruptura soterrada a comienzos del siglo XX» Revista de Historia Social y de las Mentalidades 7 (1) ISSN 0719-4749. (Noiz kontsultatua: 2025-01-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Epistolarioa 1924-1945, Vicente Huidobroren eta Maria Luisa Fernandezen gutunak.