María Matilde Almendros

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Matilde Almendros
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Matilde Almendros i Carcasona
JaiotzaManresa1922ko urriaren 10a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona1995eko abenduaren 15a (73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakaktorea, irrati-esataria eta antzerki zuzendaria
Enplegatzailea(k)Ràdio 4
Ràdio Barcelona (en) Itzuli  (1943 -  1954)
Radio Nacional de España  (1954 -  1978)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Pacte Democràtic per Catalunya
IMDB: nm0021893 Edit the value on Wikidata
Irratia

María Matilde Almendros Carcasona (Manresa, 1922ko urriaren 10aBartzelona, 1995eko irailaren 14a) irratiko esatari eta aktore katalana izan zen.[1][2]

Funtsezkoa izan zen Kataluniako antzerkiaren garapenean eta arrakastan. Aktore, ekoizle eta antzerki-konpainia batzuetako zuzendari izan zen. Aitzindari izan zen gerraostean eta Francoren diktadura amaitu ondoren katalana irratsaioetan ematen.[1][3]

Irratiko esataria eta antzerkiko interpretazioaz gain, zinemako aktorea eta bikoizketako aktorea ere izan zen.[4][5]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manresan jaio zen 1922an, eta hamahiru urterekin hasi zituen ikasketak Arte eta Lanbide Eskolan. Zapata-fabrika batean lanean ari zela egin zituen ikasketak. Radio Manresan hasi zuen irrati-karrera, eta aktore lanetan hamasei urterekin.[6][7]

Gerra zibila amaitu ondoren, 1940an,Radio Club Manresaren programan katalanez emititzen hasi zen. Urte berean lehen aktorea izan zen Kataluniako Apolo antzokian.[1][6] Hiru urte geroago, 1943ko azaroan, Radio Barcelonan parte hartu zuen.[7]

1953an Bartzelonako Romea Antzerkiaren konpainia titularrarekin bat egin zuen, Mario Cabrérekin batera, eta Compañía de Comedias María Matilde Almendros izeneko konpainia propioa sortu zuen, batez ere katalanezko antzerki-lanak egin zituena. Matilde-Villa eta Almendros-Ferrer konpainietako zuzendarikidea izan zen.[1][3][8]

Juan Viñas Bonari esker irrati-antzerkia egiteko urratsa eman zuen. 1954an, Bartzelonako Radio Nacional de Españan (RNE) sartu zen Fantasia izeneko musika-magazinean, Maruja Fernándezekin batera. Irratian bertan, 1964 eta 1978 bitartean, De España para los españoles saioa zuzendu eta aurkeztu zuen, eta, horren bidez, 1969an Ondas Saria lortu zuen. Saio hori Europan zeuden emigrante espainiarrei buruzkoa zen, hau da, haiek irratira bidalitako gutunak irakurtzea edo entzulearen musika-eskaerei erantzutea.[1][3][6][9][10]

RNE irratiaren sorreratik aurrera (Radio 4), zeinaren 1976an bultzatzaile izan baitzen, esatari-taldean sartu zen hainbat magazin, katalanez, aurkezteko: La veu de la sardana, Paraula i pensament, Lliçons de catalá eta Temps obert Enric Frigolarekin.[1][3] RNEren katalanezko ikasgaiak Esteve Bassolsek zuzendutako grabazioetan merkaturatu ziren, eta Almendrosek eman zien ahotsa.[11]

RNEko esatari lana eta antzerkiko eta zineko aktore lanbidea uztartu zituen, eta, gainera, bikoizketako aktore izan zen. Jesús Pascualek zuzendutako El Ángel está en la cumbre (1958) filmean parte hartu zuen, eta bertan erizaina interpretatu eta ahotsa jarri zion; Arturo Buendíak, Juan Fortunyk eta Algaubertek zuzendutako Las Aventuras de Taxi Key lanean Elena interpretatu eta bikoiztu zuen, edo José María Argemíren Gaudí (1960) lanean Güel bizkondea interpretatu eta ahotsa jarri zion.[4][5][12][13] RNEk Ricardo Palmerolak aktore-taldea birsortu ondoren, 1974az geroztik, Bartzelonan parte hartu zuen irrati-antzokietan. Doctor Caparrós, medicina general, TVEko serieko taldeko kide ere izan zen.[1]

Diktadura amaitu ondoren, Espainiako lehen hauteskunde orokorretan, 1977an, Kataluniako Itun Demokratikoa alderdiaren hautagaitza aurkeztu zuen Bartzelonako barrutian, baina ez zen hautatua izan.[6]

1995eko irailaren 14an hil zen Bartzelonan, gaixotasun hepatiko baten ondorioz.[1]

Hil ondoko sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak

  • 1960: Emakumezkoen interpretazio onenaren Kritika Saria, Bartzelonako antzerki-kritikak emana.[14]
  • 1969: Ondas saria, esatari onena.
  • 1970: Urrezko Antena saria, Emisioak eta produkzioa kategoria.[15]
  • Interpretazio Sari Nazionala
  • 1981: Mestre Robert de Nola literatura saria, bigarren edizioa, irrati saria.[16]
  • 1990: Cruz de San Jorge saria.[17]

Hil ondoko aitorpenak

Antzerki lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenduak

  • 1951: Regreso al hogar, Lluís Mas eta Ponsen lana. Manresako Antzerki Kontserbatorioan estreinatua.[3]
  • 1960: La nodriza, Frederic Soler "Pitarra"-ren lana. Bartzelonako Romea Antzerkian estreinatua.[3]
  • 1969: La reina, Josep M. de Sagarraren lana. Bartzelonako Romea Antzerkian estreinatua.[3]

Interpretatuak

  • 1953: L'amor viu a dispesa, José María de Sagarraren lana, Bartzelonako Romea Antzerkia.[8]
  • 1954: Terra baixa, Teatro Romea, Marta interpretatu zuen.[8]
  • 1961: Don Juan Tenorio, José Zorrillarena, Romeo Antzerkia.[20]
  • 1961: Bala perdida, Pablo Carsaballen lana, Romea Antzerkia.[20]
  • 1971: L'Hostal de la Gloria, José María de Sagarraren lanean Gloria izan zen (1931), Romea Antzerkia.[21]
  • 1983: Tres boleros, Harvey Fiersteinen lana, Martínez Soria Antzerkia.[22]
  • 1993: La senyora Florentina yi el seu amor Homer, Mercé Rodoredaren lana, Mario Gasek zuzendua.[23]

Zinema eta telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1958: El Ángel está en la cumbre, Jesús Pascualek zuzendua.[5]
  • 1959: Las Aventuras de Taxi Key, Arturo Buendíak, Juan Fortunyk eta Albert Gasset Nicolauk zuzendua.[13]
  • 1960: Gaudí, José María Argemík zuzendua.[12]
  • 1968: El Baldiri de la costa, José María Fontek zuzendua.[24]
  • 1972: El estudiante de Salamanca, Antonio Chicek zuzendua, tekebistarako nobela.[25]
  • 1979: Doctor Caparrós, medicina general, Esteve Duránek zuzendua, telebistako seriea.[26]
  • 1980: La silla nº 13, Esteve Duránek zuzendua, Estudio 1en antzerki-saioa.[27]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h Manresa, Andreu. (15 de diciembre de 1995). María Matilde Almendros, locutora de Radio Nacional y actriz. ISSN 1134-6582..
  2. a b Biografía en la Gran Enciclopedia Catalana. .
  3. a b c d e f g «Almendros, Maria Matilde» Institut del Teatre.
  4. a b «María Matilde Almendros - Ficha eldoblaje.com» El Doblaje.
  5. a b c El ángel está en la cumbre (1958). .
  6. a b c d Periodistes en temps difícils » Maria Matilde Almendros Carcasona. .
  7. a b Espuny Tomás, M. Jesús. (1 de julio de 1999). «Les relacions laborals: un espai per a la professionalització» Papers. Revista de Sociológia 58: 32.  doi:10.5565/rev/papers/v58n0.1988. ISSN 2013-9004..
  8. a b c Maso, Sara. (9 de enero de 1983). Comedia americana para el Paralelo. , 49 or..
  9. Foz, Xavier. (3 de abril de 2007). «Historias de RNE-Catalunya» El Periódico de Catalunya.
  10. «María Matilde Almendros, locutora» RTVE.es 1 de noviembre de 2019.
  11. «Edición del jueves, 22 abril 1976, página 10 - Hemeroteca - Lavanguardia.es» hemeroteca.lavanguardia.com.
  12. a b Gaudí (1960). .
  13. a b «Aventuras de Taxi Key» Gran Enciclopedia Catalana.
  14. A.M.T.. (18 de febrero de 1961). HOMENAJE A MARÍA MATILDE ALMENDROS. Le fue enfregado el premio de la Crítica a la me/erinterpretación femenina de 1960. , 26 or..
  15. “ANTENAS DF ORO” A JAIME TORRENS, MARIO BEUT ‘Y MARIA MATILDE ALMENDROS. 25 de abril de 1971, 11 or..
  16. Premios «Robert de Nola». 17 de noviembre de 1981, 44 or..
  17. Pujol dice que Cataluña va bien aunque crece la insolidaridad. 14 de febreo de 1990, 20 or..
  18. María Matilde Almendros, locutora de Radio Nacional y actriz. .
  19. Premios Ondas 1969. .
  20. a b Cartelera. 2 de noviembre de 1961, 31 or..
  21. ROMEA.-Terminación del ciclo teatral de verano, conia representación de «L’HOSTAL DE LA GLORIA» de Sagarra. 7 de septiembre de 1971, 41 or..
  22. Tres boleros», teatro rosa de importación. 10 de febrero de 1983, 42 or..
  23. Sesé, Teresa. (11 de septiembre de 1993). Rosa Novellestrenará un montajesobre Joan Miróen el teatro Romea. , 39 or..
  24. El Baldiri de la costa (1968). .
  25. El estudiante de Salamanca (TV) (1972). .
  26. Doctor Caparrós, medicina general (Serie de TV) (1979). .
  27. La silla nº 13 (TV) (1980). .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]