María Palatinatukoa
| María Palatinatukoa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Heidelberg, 1561eko uztailaren 24a (egutegi gregorianoa) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Eskilstuna, 1589ko uztailaren 29a (28 urte) |
| Hobiratze lekua | Strängnäs Cathedral (en) |
| Familia | |
| Aita | Louis VI of the Palatinate |
| Ama | Elisabeth of Hesse, Electress Palatine |
| Ezkontidea(k) | Karlos IX.a Suediakoa (1579 (egutegi gregorianoa) - |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Haurrideak | ikusi
|
| Leinua | Wittelsbach-eko etxea |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | alemana |
| Jarduerak | |
María Palatinatukoa (suedieraz, Maria av Pfalz; Heidelberg, 1561eko uztailaren 24a – Eskilstuna, 1589ko uztailaren 29a) alemaniar noblea, Suediako printzesa eta Södermanlandeko dukesa izan zen, Karlos Södermanlandekoa (gero Karlos IX.a Suediako izan zena) dukearen lehen emazte bezala.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurasoak Luis VI.a Palatinatuko printze hauteslea eta Isabel Hessekoa zian ziren, Filipe I.a Hesseko Handia landgravearen eta haren emazte Kristina Saxoniakoaren alaba.
Ezkontza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1578. urtean Palatinatuko hauteslearen gortera egindako bisita batean, Karlos Södermanlandeko dukeak (gero Karlos IX.a Suediakoa) ofizialki eskatu zuen Mariaren eskua. Ezkontza Heidelbergen egin zen 1579. urteko maiatzaren 11n. Mariak Suediako Mariestad hiriari eman zion izena.
Maria gorpuzkera ahulekoa zen eta bere osasuna beti izan zen hauskorra.
Ondorengoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bikoteak sei seme-alaba izan zituen, eta horietako bost goiz hil ziren:
- Margarita Isabel (1580-1585).
- Isabel Sabina (1582-1585).
- Luis (1583-1583).
- Katalina Vasa (1584-1638), Juan Casimiro de Zweibrücken konde palatino eta dukearekin ezkondua.
- Gustavo (1587-1587).
- Maria (1588-1589).
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskilstunako gazteluan hil zen 1589. urteko uztailaren 29an. Strängnäsko Katedralean lurperatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «María del Palatinado: Cumpleaños y Muerte (1561-1589), Edad y Zodiaco» Happy Happy Birthday (kontsulta data: 2025-11-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «María del Palatinado-Simmern – Edad, Cumpleaños, Biografía, Hechos y Más – Cumpleaños Famosos el 24 julio - CalendarZ» www.calendarz.com 2025-11-12 (kontsulta data: 2025-11-12).