María Pedraza

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Pedraza

Bizitza
JaiotzaMadril1996ko urtarrilaren 26a (28 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, ballet dantzaria eta modeloa
Altuera170 zentimetro
Lan nabarmenak

IMDB: nm8061858 Allocine: 772128 Rottentomatoes: celebrity/maria_pedraza Metacritic: person/maria-pedraza
Twitter: mariapedraza_ Instagram: mariapedraza_ Edit the value on Wikidata

Maria Pedraza Morillo (Madril, 1996ko urtarrilaren 26a) espainiar aktorea da. Lan ugari egin ditu, telebistan zein zineman. Ezaguna egin da netflix-eko “Amar” telesaian egindako paperagaitik, Laura papera antzestuz. Beste lan ezagun batzuk, La casa de papel, Toy Boy, Élite[1] eta Si fueras tu-ren moduan egin ditu.

Aktore lanez gain ballet dantzaria ere da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María Pedraza Morillo, 1996ko urtarrilaren 26an jaio zen, Madrilen. 8 urte zituela,(2004an) dantza klasikoa ikasten hasi zen Mariemma[2][3]. Dantzako Errege kontserbatorio Profesionalean.

Amaren aholkuaren ondoren, interpretazio klaseak hartzen hasi zen kontserbatorioko dantza klaseetara joaten zen bitartean, 18 urte bete arte[4]. Gaur egun, ballet eskoletara ez doa, baina dantzatzen jarraitzen dau; aktore eta dantzaria aldi berean izatea sahiatzen du. Egin dituen elkarrizketan askotan, argi eta garbi utzi du balleta uztea ez dela berarentzat aukera bat, eta oinak txarto izan arren, maite duen zerbait dela.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Pedraza, Jaime Lorente lankidearekin hasi zen harremanetan, La Casa de Papel-etik ezagutzen zuen eta bi urte batera egon ziran. 2020aren amaieran publikoki utsi ondoren, 2021eko maiatzan, harreman bat hasi zuen Alex Gonzalezekin, Toy Boy-ren grabazioetan ezagutu eban aktorea. Gaur egun, 2022an, utzi zutela zioten zurrumurruak gorabehera, estrebista batean gezurtatu egin zuten, eta esan zuten bere harremanak aurrera jarraitzen duela eta pauso bat gehiago eman dutela, oraindik ez dira ezkonduko, baina elkarrekin bizitzera joan dira Madrilgo etxe batera.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin baino gehiagotan galdetu diote familiari buruz, eta ez du informazio askorik eman.

Amak eta ahiztaren informazio eman du baina bere aitari buruz ez asko. 18 urte bete zuenean Real Conservatorio de Danza modernan graduatu zan eta hortik aurrera bere gurasoekin ez dau hainbeste arreman euki.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esteban Crespo, zinema-zuzendariak,bere Instagrameko kontuan aurkitu zuen eta entzunaldi bat egitera gonbidatu eban bere “Amar” pelikularen aktore nagusia izateko[5][6]. Kastinera iritsi zenean, oso urduri zegoela esan zuen, dantzatzen bakarrik zekialako, eta ez antzezten. Hala eta guztiz ere, protagonista moduan hartu zuten Lauraren papera egiteko, Pol Monen, Natalia Tena, Gustavo Salmeron eta Nacho Fresneda aktoreek osatutako aktore taldea osatuz. Filma 2017ko martxoaren 21ean estrenatu zen zinema-aretoetan[7].

Aktore moduan egindako bigarren proiektua Alison Parker izan zan, Britainia Handiak Espainian zuen enbaxadorearen alaba moduan, La casa de papel telesaiean. Ondoren, Netflix-ek erosi zuen, eta horri esker, aktoreari nazioko eta nazioarteko errekonozimendua eman zioten[5]. Urte horretan bertan, RTVE bere Playz Si fueras tú plataformarako ekoiztutako webseriearen zerrendan parte hartu zuen, Alba Ruiz Alonso eta Cristina Romeroren rolak interpretatuz. Serie interaktibo horretan, erabiltzaileek astero ematen zuten botoa, istorioak nola jarraituko zuen erabakitzeko[8][9]. Serie horrek telefilma ekarri zuen, 2017ko abenduaren 4an La 1 katean estrenatua[10].

2018. urtearen hasieran, Elite izeneko Netflix-en jatorrizko bigarren telesainean parte hartuko zuela iragarri zuten. Bertan, La casa de papel telesaileko Miguel Herrán eta Jaime Lorente aktoreekin batera antzeztu zuen. Elite, urte bereko urriaren 5ean estrenatu zen. Marina Nunier antzeztu zuen telesainaren lehen denboraldian[11][12].

Atresmediak baieztatu zuen aktorea izango zela Toy Boy-en. FesTV-en proiektatu zuten, Gasteizen, eta Atresplayer Premium-en estrenatu zuten 2019an. Telebista irekian emititu ondoren, Netflix online plataforman estrenatu zuten telesaina 2020ko martxoaren hasieran[13]. Gainera, iraila eta urria bitartean, ¿A quién te llevías a una isla desierta? filma filmatu zuen, Jota Linaresen zuzendaritzapean, Netflix plataformarako ere. Filma Malagako Zinemaldiaren XXII. edizioan aurkeztu zen eta 2019ko apirilaren 12an estrenatu zen[14].

2019ko abuztuan hasi zen, El verano que vivimos filmatzen, Carlos Iglesiasek zuzendutako film-a, eta Blanca Suárez eta Javier Rey aktoreek parte hartu zuten, besteak beste[15]. Bere estrenaldia 2020ko azaroaren 6an izan zan. 2020ko ekainean jakitera eman zen Maria, Karra Elejalderekin batera, Fernando Colomoren “Poliamor para principiantes” komedia berriaren protagonista izango zala, eta filmaren filmazioaren hasiera[16]. Hasiera batean iragarri zen, berriro Jota Linaresen eskuetan jarriko zela. 2022ko apirilean, Netflixen estrenatu zen “Las niñas de cristal” jatorrizko filmaren protagonista izateko[17].

Mariak behin baino gehiagotan iradoki du oso gustuko dituen proiektuak dituela egiteko, baina oraindik ez du informazio askorik eman. 2022aren amaieran edo 2023aren hasieran argitaratuko da.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Pelikula Pertsonaia Zuzendaria Notak
2017 Amar Laura Esteban Crespo
2019 ¿A quien llevarias a una isla desierta? Marta Garnika Jota Linares
2020 Correr Dantzaria Pelikula laburra
2021 Poliamor para principiantez Amanda Fernando Colomon
Ego Paloma Alfonso Cortes-Cavanillas
2022 Las niñas de cristal Irene Jota Linares

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia Programa Notak
2017 Si fueras tu Alba Ruiz Alonso/ Cristina “Cris” Romero Playz 8. atala
2017-2018 La casa de papel Alison Parker Antena 3/ Netflix Lehenengo denboraldia
2018-2019 Elite Marina Nunier Osuna Netflix 8. atala
2019-2022 Toy Boy Triana Martin Antena 3/ Netflix

Mariak hainbat elkarrizketan esan du telebistan jarraitzea gustatuko litzaiokeela, baina gehiago gustatuko litzaiokeela antzerkia egitea, errespetu handia daukalako eta asko miresten daualako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Cinemanía. (2021-05-20). «Así ha evolucionado María Pedraza desde sus primeros papeles en 'La casa de papel' y 'Élite'» Cinemanía (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  2. (Gaztelaniaz) PERÚ, NOTICIAS EL COMERCIO. (2019-01-21). «¿Quién es María Pedraza? Fotos de Instagram, biografía, trayectoria, novio y todo sobre la actriz española | RESPUESTAS» El Comercio Perú (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  3. (Gaztelaniaz) «María Pedraza gana mil seguidores en Instagram cada hora» TELVA 2019-03-28 (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  4. (Gaztelaniaz) «María Pedraza, la bailarina que se convirtió en actriz» Mujer Hoy 2021-06-21 (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  5. a b (Gaztelaniaz) «María Pedraza, la ‘instagrammer’ que se convirtió en actriz» La Vanguardia 2017-06-02 (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  6. (Gaztelaniaz) Pereda, Olga. (2017-04-20). «María Pedraza: de Instagram al cine» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  7. (Gaztelaniaz) Aller, Por María. (2017-03-19). «Esteban Crespo: "'Amar' es una película sobre el paso a la madurez"» Fotogramas (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  8. (Gaztelaniaz) Gómez, Rosario G.. (2017-12-07). «Series interactivas para conquistar a los jóvenes» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  9. (Gaztelaniaz) Onieva, Por Álvaro. (2017-09-11). «'Si fueras tú', la serie interactiva de TVE en la que el espectador decide el camino» Fotogramas (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  10. (Gaztelaniaz) FormulaTV. «María Pedraza: "En 'Si fueras tú. La película' se entenderán cosas que con la serie, no"» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  11. (Gaztelaniaz) «Netflix presenta el reparto de Élite, su nueva serie española» La Vanguardia 2018-01-21 (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  12. (Gaztelaniaz) «Élite: Netflix quiere el nuevo fenómeno adolescente» La Vanguardia 2018-10-05 (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  13. (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2020-03-31). «'Toy Boy': por qué la última serie de María Pedraza está teniendo una segunda vida en Netflix» Vogue España (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  14. (Gaztelaniaz) Aller, Por María. (2019-04-12). «'¿A quién te llevarías a una isla desierta?': Hablamos con el equipo de la película» Fotogramas (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  15. (Gaztelaniaz) Jerez, Diario de. (2019-07-11). «El rodaje de ‘El verano que vivimos’ comenzará en agosto en Jerez» Diario de Jerez (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  16. (Gaztelaniaz) SensaCine. «'Poliamor para principiantes': María Pedraza protagonizará la nueva comedia sexual de Fernando Colomo» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  17. (Gaztelaniaz) Redacción, Por. (2021-02-24). «'Las niñas de cristal': María Pedraza protagoniza en Netflix la nueva película de Jota Linares» Fotogramas (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]