María Virginia Estenssoro

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Virginia Estenssoro
Bizitza
JaiotzaLa Paz, 1902
Herrialdea Bolivia
Heriotza1970 (67/68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

María Virginia Estenssoro (La Paz, 1902ko uztailaren 2aSão Paulo, 1970) idazle boliviarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfredo Estenssoro Rivero eta María de la O. Romecín Martínez izan zituen guraso. Nerabezaroa Tarijan igaro zuen eta Boliviatik kanpo egin zuen lehen bidaia 1920an Txileko Concepción hirira.

Idazleak Gaceta de Bolivian eman zituen lehenengo pausuak, Ateneo Femenino-aren kide izan zen eta Cielos de Bolivia literatur-aldizkariaren zuzendaria izan zen. Musikaren Kontserbatorio Nazionalean "Musikaren Historia" irakasten zuen eta Kongresu Nazionaleko Liburutegiko zuzendaria izan zen.

Bere lehengo obra, El occiso (1937) Enrique Ruiz Barragánen oroimenari eskaini zion. Liburua berehala agortu zen, izan ere autorearen ezkontzaz kanpoko maitasun-harreman bat eta borondatezko abortu bat ageri ziren, garaiko gizartean eskandalua eragin zuen. Autoreak erreakzio hori sumatuko zuen epigranean “Este libro es una crucifixión y un inri” idatzi zuenean.[1]

1957an Bolivia utzi eta São Paulo kokatu zen. Han eman zituen azken urteak.

El Occisoren eskandaluaren ondoren ez zuen beste libururik argitaratu. Hil ondoren, bere seme-alabek, Guido Vallentsits Estenssorok eta Irene Cusicanqui Estenssorok, liburua berrargitaratu eta beste lau liburuki ezagutarazi zituzten, amaren ipuin, poema eta beste testu batzuekin.

Gaur egun, mugimendu abangoardista boliviarreko emakumezkoen ordezkaritzat hartzen da; besteak beste, Hilda Mundy oruretarra eta Yolanda Bedregalekin batera.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]