Edukira joan

María Xiao

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Xiao

(2022)
Bizitza
JaiotzaCalella, 1994ko maiatzaren 19a (31 urte)
Herrialdea Espainia
 Portugal
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmahai-tenislaria
Altuera175 zentimetro

Twitter: MXiaoPodium Instagram: mariaxiao Edit the value on Wikidata

María Xiao Yao (Calella, 1994ko maiatzaren 19a) kataluniar mahai-tenis jokalaria da. Gurasoak txinatarrak ditu eta Maríak nazionalitate espainiarra eta portugaldarra ditu. Espainiako txapelduna hainbat aldiz izan da bakarka zein bikoteka.

Daili Xiao eta Li Yao gurasoak mahai-tenis jokalari onak izan ziren. Katalunian Calellako taldean jokatu zuten. Ondoren amak Madeiran jokatu zuen hainbat urtez eta han bizi izan zen familia.

Bost urte zituela Madeiran hartu zuen pala lehenengo aldiz Maríak eta 12 urterekin Munduko gazte mailako txapelketa jokatu zuen. Partida bat irabazten jokalari gazteena izan zen. Lau urte beranduako Gazte mailako Olinpiar Joketarako txartela lortu zuen. 2012an Londresko Olinpiar Jokoetan Portugalgo selekzioarekin hartu zuen parte ordezko gisa.

Hurrengo urtean Kataluniara itzuli eta Espainiako selekzioan sartu zen. 2014, 2015 eta 2016an jarraian izan zen Espainiako txapelduna.[1]

Pandemiaren ondoren 2022ko Europako txapelketan bikoteka brontzezko domina eskuratu zuen[2] eta Mediterraneoko Jokoen hasierako ekitaldian bandera eramatearen ardura izan zuen[3]. 2024an Europako txapelduna izan zen bikote mistoan Alvaro Roblesekin batera[4] eta bakarka brontzezko domina eskuratu zuen. Espainiako txapelketa berriak irabazi zituen gainera.

  • Europako txapelketa:
    • Bikote mistoa (1): 2024
    • Bikote emakumezkoak (0): 2022an brontzea
    • Bakarka (0): 2024an brontzea
  • Espainiako txapelketa:
    • Bakarka (5): 2014, 2015, 2016, 2024, 2025
    • Bikote emakumezkoak (3): 2024, 2026, 2017
    • Bikote mistoa (1): 2023

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «María Xiao Campeona de España Absoluta 2016» www.rfetm.es (kontsulta data: 2025-02-26).
  2. (Gaztelaniaz) «Bronce para María Xiao en el dobles del Europeo junto a la rumana Diaconu» MARCA 2022-08-18 (kontsulta data: 2025-02-26).
  3. (Gaztelaniaz) «María Xiao será la abanderada española en la ceremonia de apertura de los Juegos Mediterráneos 2022» rfetm.es (kontsulta data: 2025-02-26).
  4. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2024-10-18). «Históricos Álvaro Robles y María Xiao: primeros españoles en proclamarse campeones de Europa de tenis de mesa» www.20minutos.es - Últimas Noticias (kontsulta data: 2025-02-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]