Mar Bella hondartza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Haurrentzako jolaslekua Mar Bella hondartzan.

Mar Bella hondartza (katalanez Platja de Mar Bella) Kataluniako Bartzelona hiriburuan dagoen hondartza bat da. Sant Martí barrutian dago. 500 metro luze eta 42 metro zabal ditu. 1992ko Udako Olinpiar Jokoak hasi aurretik eremu honetan burututako hirigintza eraberritzearen ondorioz sortua izan zen.

Hondartza honek nudismorako gune bat du. Bestalde, udaldean jende [[]homosexual]entzako zuzendua dagoen taberna-diskoteka bat ere badago, bertan gauez festak egiten direlarik. Egunez taberna honek berezko funtzioa betetzen du. Tabernaren aurrealdea gay bainutaleentzat zuzendua dago.

Bartzelonako hondartzak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mar Bella hondartza

Koordenatuak: 41° 23′ 54.7″ N, 2° 12′ 42.8″ E / 41.398528°N,2.211889°E / 41.398528; 2.211889