Marabedi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Maravedís de los Reyes Católicos acuñada en Cuenca.jpg

Marabedia edo maraia (gaztelaniaz: maravedí) Iberiar penintsulako diru historiko bat da, hainbat balio izan zituena; batez ere, erreal-laurdenaren hogeita hamalaurena balio zuen kobrezko diruaren izena zen.[1]

Gaztelako Erresuman 1172an Alfontso VIII.ak urrezko txanponak egiteari ekin zionean, laster Fernando II.a Leongoak gauza bera egingo zuen. Maravedí edo morabetí izena jarri zieten, hau da, «almorabide txanpona». Txanponak elebidunak ziren, musulmanekiko merkataritza harremanetan erabili ahal izateko. Alfontso X.a Gaztelakoak zilarrezkoak egin zituen, eta Errege-erregina katolikoek kobrezkoak.[2] Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdia arte iraun zuen; orduan, zentimoak ordezkatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marabedi Aldatu lotura Wikidatan
  1.   «Marabedi», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=marabedi .
  2. (Ingelesez) MacKay, Angus (1981) Money, prices and politics in Fitfteenth Century Castile. Londres: Royal Historical Society. ISBN 0-901050-82-2