Maragatería
| Maragatería | |
|---|---|
| Mota | eskualde historikoa |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 42°25′11″N 6°11′39″W / 42.4197°N 6.1941°W |
| Estatu burujabe | |
| Autonomia | |
| Probintzia | Leóngo probintzia |
Maragatería Leongo probintzian (Espainia) dagoen eskualdea da, probintziaren hego-mendebaldean kokatuta zehazki. "País de los Maragatos" izena ere hartzen du, eta antzinean "La Somoza". 710,41 km²-ko azalera dauka eta 2011an 14.876 biztanle zituen (20.94 bz/km²), "maragato/-a" deituak.
Iparraldean La Cepeda, hegoaldean La Valduerna, mendebaldean El Bierzo eta La Cabrera eta ekialdean La Vega del Tuerto eta berriro La Valduerna eskualde mugakideak ditu.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira Maragateríako udalerriak:[1]
- Astorga (populatuena)
- Brazuelo
- Lucillo
- Luyego
- Santa Colomba de Somoza
- Santiago Millas
- Val de San Lorenzo
Hiriburu ekonomikoa Astorga da. Goi Maragateríaren hiriburua gaur egun Santa Colomba de Somoza da;, Behe Maragaterían, Santiago Millas. Gune erlijioko nagusia Luyego de Somoza da.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztelania hizkuntza nagusia den arren, leonesa ere hitz egin dute bertakoek historian zehar, gaur egun galbidean dagoen arren.
Kultura agerpenei dagokienez, ezkontza burutzeko modu tradizionala ("Boda Maragata") aipatzekoa da. Gastronomia arloan, "Cocido maragato" delakoa ezaguna da, baita zerbitzatzeko modua ere: okelarekin hasi, barazkiekin segi eta zoparekin amaitu.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Astorgako harresi historikoa.
- San Antonio baseliza, Val de San Lorenzon.
- Santiago Alonso Corderoren etxea, Santiago Millasen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) adminganda. (2020-03-30). Pueblos de la Maragatería – visita privada - Ganda Turismo - Visitas guiadas en Leon, Astorga, Lucena, Priego de Córdoba y Cabra. (kontsulta data: 2026-02-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Eskualdeari buruzkoa webgunea
- (Gaztelaniaz)Leku hauei buruzko bloga
