Maragheh
Maragheh مراغه | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irango hiria | |||||||||||
![]() | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | ![]() | ||||||||||
Probintzia | Ekialdeko Azerbaijan | ||||||||||
Irango eskualdea | Maragheh County | ||||||||||
Irango barrutia | Central District | ||||||||||
Izen ofiziala | مراغه | ||||||||||
Jatorrizko izena | مراغه | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 37°23′31″N 46°14′21″E / 37.3919°N 46.2392°E | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Altuera | 1.456 m | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 272.400 | ||||||||||
| |||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 041 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Goražde (en) ![]() | ||||||||||
maraghe.com |
Maragheh (persieraz: مراغه); azerbaijaneraz: مراغا; armenieraz: Մարաղա) Irango iparraldeko hiria da, Safi Chay ibaiaren ertzean dagoena. Tabriz hiritik 130 kilometro hegoaldera dago, Ekialdeko Azerbaijan probintzian. 300 000 biztanle inguru ditu.
Hiria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiria inguratzen duen harresi garaia, zenbait tokitan, suntsituta dago eta sartzeko lau ate ditu. Harrizko bi zubi ditu, dirudienez Hulagu Kanen (1217-1265) erregealdian eraikitakoak, honek Maraghe Ilkhanerriko hiriburu bihurtu zuelarik. Handik gutxira, Ekialdeko Asiriar Elizaren patriarka zen Yahballaha III.aren egoitza bihurtu zen.
Ur asko dagoela eta, Maragheh hiria mahastiz, baratzez eta fruta-lursailez inguratuta dago. Gainera, gertu dagoen Dashkasan herrian sortzen den marmolagatik da ezaguna. Marmol hori arrosa, berdexka edo esne-zuria da, eta kolore gorri kobrezko zainak ditu. Mundu osoan esportatu eta saltzen da, «Azarshar horia, edo gorria» izenarekin.
Behatoki astronomikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriaren mendebaldean dagoen muino baten gainean, Maraghehko behatoki astronomiko ospetsuaren hondakinak daude, "Rasadjane" izenez ezaguna, Hulagu Kanen agintaldian eraiki zena Nasir al-Din al-Tusi astronomoarentzat. Eraikinak, zalantzarik gabe zitadela ere izan zenak, 340 bider 135 metroko espazioa hartzen du, eta hormen zimenduek bi eta hamahiru metro arteko lodiera dute. Han egindako behaketa astronomikoen emaitzak Iljainien Tauletan bildu ziren eta Kopernikorengan eragina izan zuten.
Gaur egun, letoizko kupula handi batek babesten ditu behatoki zaharraren hondakinak eta bertan antzinako behatokian erabilitako gailu astronomiko batzuk erakusteko asmoa dago. Lau solairuko eta 28 metroko diametroa duen harri zirkularreko eraikin bat zen, izarren eta planeten posizioak behatzeko horma-koadrantea, bere meridianoarekin lerrokatuta zuena.
Behatokia 50 urte baino gehiago egon zen aktibo eta beste behatoki astronomiko batzuk eraikitzeko eredua izan zen, esaterako, Samarkandako Ulugh Beg sultanaren izenean eraikitakoa, Istanbuleko Taqi al-Din behatokia edo Jaipurreko Jai Singh behatokia.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea] ![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 16.9 | 19.0 | 26.0 | 31.6 | 33.9 | 39.6 | 42.0 | 40.4 | 37.4 | 32.3 | 24.3 | 21.1 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 4.6 | 7.2 | 12.4 | 18.2 | 23.9 | 30.3 | 34.0 | 34.0 | 29.2 | 21.9 | 12.8 | 6.8 | 19.6 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -0.3 | 1.8 | 6.6 | 12.0 | 17.2 | 23.1 | 26.8 | 26.6 | 21.7 | 15.0 | 7.1 | 1.9 | 13.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -3.8 | -2.1 | 2.1 | 6.8 | 11.3 | 16.5 | 20.4 | 20.3 | 15.5 | 9.8 | 3.2 | -1.5 | 8.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -20.6 | -16.6 | -13.2 | -6.2 | 1.0 | 8.0 | 11.0 | 12.4 | 5.0 | -0.6 | -9.0 | -18.4 | -20.6 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 27.2 | 28.2 | 41.3 | 56.4 | 29.3 | 5.4 | 2.2 | 0.6 | 5.0 | 19.8 | 38.1 | 26.7 | 280.2 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 5.1 | 5.3 | 7.0 | 7.7 | 5.0 | 1.4 | 0.4 | 0.3 | 0.9 | 3.0 | 5.2 | 4.7 | 46.0 |
Eguzki orduak | 144.0 | 160.0 | 194.0 | 220.0 | 283.0 | 358.0 | 371.0 | 361.0 | 314.0 | 248.0 | 179.0 | 138.0 | 2970.0 |
Hezetasuna (%) | 69.0 | 64.0 | 56.0 | 52.0 | 46.0 | 33.0 | 31.0 | 29.0 | 33.0 | 45.0 | 61.0 | 68.0 | 48.9 |
Iturria: NOAA[1] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) National Oceanic and Atmospheric Administration. World Meteorological Organization Climate Normals for 1991-2020 — Maragheh. .