Poituko padura

Koordenatuak: 46°20′N 0°40′W / 46.33°N 0.67°W / 46.33; -0.67
Wikipedia, Entziklopedia askea
Marais poitevin» orritik birbideratua)
Poituko padura
Motazingira eta cultural landscape (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak46°20′N 0°40′W / 46.33°N 0.67°W / 46.33; -0.67
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Loirerria
DepartamenduaVendée

Poituko padura (frantsesez: marais poitevin) 100.000 hektarea inguruko eremu zingiratsua da, desagerturiko golko baten eremuan dagoena. Padura Deux-Sèvres, Vendée eta Itsas Charente departamentuetatik zabaltzen da. Camargue ondoren, herrialdeko bigarren hezegunerik handiena da.[1]

Itsasoak utzitako espazioa pixkanaka itsas edo ibai-jatorriko alubioiko lurrez bete zen. Emaitza altitude txikiko eremu lau handi bat da (marea altu eta baxuen mugen artean aldatzen da). Padurako 47.000 hektarea inguru erabat lehortu dituzte, eta beste 19.000 hektarea partzialki; beraz, larre eta laboreetarako erabiltzen dira. Ekialdeko zatia (29.000 ha. inguru) ubide nabigagarriz estalita dagoenez, Venezia Berdea (frantsesez: La Venise Verte) ezizena du.

Padurak eskualdeko parke natural (frantsesez: parc naturel regional) izendatu zuten eta 2010etik aurrera Grand Sites de France-ren zerrendan dago.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere garaian Piktoen Golkoa zen itsas besoa pixkanaka erretiratuz joan zen, historiaurreko eta protohistoriako garaietatik gizakiaren okupazioaren zantzuak dituen zingira-eremu bat sortuz.[3] Gizaki horien ekintzek lagundu zuten poliki-poliki zingirak betetzen.

VII. mendetik aurrera, eskualdeko jauntxo feudalek inguruko abadia batzuei eman zizkieten padurak, ustiatu zitzaten. Abadiek nekazaritza, abeltzaintza, gatzaren erauzketa eta arrantzarako baliatu zituzten. Garai horretakoak dira padurak lehortzeko eraikitako lehen euste-dikeak eta ura husteko lehen kanalak (Cinq-Abbés edo Bost Abadia izenekoa, esaterako).

XVI. mendean Erlijio Gerrek lehortzeko lanen erritmoa eten egin zuten, eta Henrike Handiaren agintaldian berrabiarazi eta indartu egiten zen, zeinak Herbeheretatik etorritako higanotei eremua ustiatzeko pribilegioak ematen baitizkie.

1808an Napoleon Bonapartek Sèvre Niortaise ontzietarako egokitzea erabaki zuen nabigazioa ahalbidetzeko, eta, horren ondorioz, obra handi batzuk hasi ziren, XX. mendearen hasierara arte etenik gabe iraungo zutenak, eta padurako hezeguneen gaur egungo itxura hartu genuen oinordetzan, erabat ubide nabigagarrietan barrena.

1960ko hamarkadan, lehortzeko lanak eta lurra zerealen laborantza intentsiborako prestatzeko kanpaina berriak egin ziren, eta horrek polemika sortu zuen, horrek biodibertsitatea galtzea zekarrelako.

1979an eskualdeko parke natural izendatuta, 1996an izendapen hori galdu zuen, laboreek paduren ekosistemarekiko duten mehatxuaren aldeko bilakaerarik ikusi ez zelako. 2014an berriro berreskuratu zuen izendapena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) «Le marais poitevin - Repères» Bernezac.com 2016-10-8.
  2. (Frantsesez) Ministère de l'Écologie, du Développement durable et de l'Énergie. (2010-5-31). Le label Grand Site de France attribué au site du Marais Poitevin. .
  3. (Frantsesez) Marsac, Maurice. (1978). «Découverte aérienne d'une voie antique au Nord-Est du Golfe des Pictons» Norois 97 (1): 169–174.  doi:10.3406/noroi.1978.3683..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]