Marasmiellus candidus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marasmiellus candidus
Marasmiellus candidus (4062847771).jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaOmphalotaceae
GeneroaMarasmiellus
Espeziea Marasmiellus candidus
Singer, 1948

Marasmiellus candidus Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Haragi hutsala eta inolako balio gastronomiko gabea. Egia esan, oraindik ez dakigu benetan jangarria den.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 0,5 eta 6 cm arteko diametrokoa, haragi gabea, elastikoa, zeharrargitsua, lehenengo ganbila, gero laua, leuna. Zuri-argizari kolorekoa,

Orriak: Oso zabal, lodiak, zuri-argizari kolorekoak, Itsatsi-dekurrenteak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Mehea, laburra, 0,5 eta 1,5 cm artekoa, zuria goialdean eta tonu grisaxka-beltzaxkak behealdean.

Haragia: Zuria eta usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Marasmiellus terminoa grekotik dator, ahulgarria esan nahi duen "marasmus" hitzetik. Candidus epitetoa berriz latinetik dator, zuri distiratsua esan nahi duen "candídus" hitzetik

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marasmiellus ramealis delakoarekin, arrosa zurbil kolorekoa edo arrosa-okre kolorekoa. Adar edo adartxoetan hazten diren espezie batzuk ezagutzen dira, eta horiekin nahas daiteke, baina Marasmiellus candidus espezieak kolore zuri oso bereizgarria du.[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz, zuhaixka edo sasien adar hiletan hazten da talde handietan. Urteko edozein garaitan ager daiteke, baldintzak onak badira.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan Afrika eta Ekialde Hurbila izan ezik.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 236 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 176 or. ISBN 84-282-0865-4...
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 258 or. ISBN 978-84-617-0196-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]