Marasmio jangarri faltsu
Marasmio jangarri faltsua | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Marasmiaceae |
Generoa | Marasmius |
Espeziea | Marasmius collinus Singer, 1942 |
Basionimoa | Agaricus collinus |
Marasmio jangarri faltsua (Marasmius collinus) Marasmiaceae familiako onddo bat da.[1] Toxikoa. Marasmius Oreades zaporetsuarekin nahas daitekeen perretxikoa da, leku beretan ateratzen da eta berdin aurkezten da. Honekin nahastuta jaten bada, urdail-esteetako hainbat arazo eragiten ditu (urdaileko eta sabeleko mina, beherakoa), baina larritasun txikikoak.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran kanpai itxurakoa, ondoren ganbil-laua, azkenean zabaldu egiten da erdian titi zabal bat duela, haragi kolorekoa edo okre-horixka.
Orriak: Meheak, estu, itsatsiak, kapelaren kolorekoak edo zertxobait zurbilagoak.
Hanka: Kapelaren kolorekoa, mehea, liraina, fistulosoa, ebakitzean erraz zirpiltzen da. Mizelio hondarrek oinarria zuritu egiten dute.
Haragia: Zurixka, mehea, hauskorra, usain desatseginekoa.[2]
Etimologia: Marasmius hitza grekotik dator, "marasmius" hitzetik, eta lehortzea esan nahi du.
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toxikoa. Arazo gastrointestinalak eragin ditzake.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marasmius oreades jangarriaren oso antzekoa da. Honek orriak, lodiak eta zabal ditu, oina gogorra eta elastikoa eta usaina atsegina; Marasmius collinitus delakoak berriz, orriak estu eta meheak ditu, oina ez du hain gogorra eta usain desatseginekoa da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian eta udazkenean hazten da. Belardietan, zelaietan, larreetan, taldeak edo korroak osatuz. Soropildua hazten da, oinak bata bestearekin elkartuta.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 257 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 263 or. ISBN 84-505-1806-7..