Marasmio kirastun
| Marasmio kirastuna | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Basidiomycota |
| Klasea | Agaricomycetes |
| Ordena | Agaricales |
| Familia | Omphalotaceae |
| Generoa | Gymnopus |
| Espeziea | Gymnopus foetidus P.M.Kirk, 2014 |
| Basionimoa | Merulius foetidus |
Marasmio kirastuna (Gymnopus foetidus) Omphalotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Usain txarra du eta ezin da erabili sukaldean.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, gero laua eta erdialdean hondoratua, ia mintzezkoa, zaila, pruinaduna, zimurtsua, tolesduna, ildaskatua; arre-hori zikin kolorekoa, edo arre-lur kolorekoa; glabroa eta likatsu samarra.
Orriak: Zabal, bihurgunetsuak, orritxoekin, kapelaren kolorea baino zurbilagoa dute.
Hanka: Laburra, oinarrira estutua, fistulosoa, arre ilun kolorekoa eta behealdea beltza eta tomentuduna.
Haragia: zaila, mintzezkoa; kapelan kolore gorri argia du eta arre-sepia-beltzaxka goian. Zaporea eta usaina kirasduna ditu.[2]
Etimologia: Foetidus epitetoa, usain txarra esan nahi duen "foetidus" hitzetik dator.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Usain kirasduna du eta ezin da jan.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie hau erraz bereizten da usain txarra duelako. Marasmius scorodonius delakoarekin nahas daiteke, hau pinu-orratzetan ateratzen da, baina ez dago zehazki horiekin lotuta eta baratxuri usain handia du.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, usteltzen dauden adar hiletan, taldeka, hostozabalen basoetan, batez ere hurrondoetan. Ez da urria.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Kolonbia, Ekuador, Guyana Frantsesa, Europa, Errusia, Kaukasia, Japonia, Txina, Taiwan, Australia, Zeelanda Berria, Kenya.[6]
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 238 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 258 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 279 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 176 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Gymnopus foetidus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2014. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Gymnopus
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Costa Ricako onddoak
- Kolonbiako onddoak
- Ekuadorko onddoak
- Guyana Frantseseko onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Taiwango onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Kenyako onddoak