Edukira joan

Marasmio mordoskatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marasmio mordoskatua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaOmphalotaceae
GeneroaGymnopus
Espeziea Gymnopus confluens
BasionimoaAgaricus confluens
Mikologia

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Marasmio mordoskatua (Gymnopus confluens) Omphalotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oina baztertu egin behar da, haritsua eta zapore desatseginekoa delako. Kapelak, aldiz, almendra garratzen usain atsegina du. Propietate antizitotoxikoak ditu, kimioterapian erabiltzen da, baita infusioan ere.

Sinonimoak: Collybia confluens, Marasmius confluens.

Kapela: 1,5 eta 5 cm arteko diametrokoa, ganbil-kanpai itxurakoa, gero ganbil-laua eta batzuetan titi apur batekin. Ertz zorrotza, laua, izurtua eta helduaroan pixka bat pitzatua. Azal leuna, zeta antzekoa, erradialki zuntz finekin; beix koloretik beix arrosara doana edo krema zurbil kolorekoa.

Marasmio mordoskatuak

Orriak: Oso estu, adnatetatik sublibreetara; zurixkak, gero krema-arrosa, zurbil kolorekoak zahartzean, ertz ziliatuak eta ile marjinalekin.

Marasmio mordoskatua azpitik

Hanka: 4 -8 (10) x 0,3 - 0,8 cm-koa, luzetara ildaskatua, barnehutsa, lerdena, haritsua eta zilindrikoa edo konprimitua; kapela baino ilunagoa, okre-gorrixkakoa eta pruina zuri-lila kolorekoz estalia, nabarmenagoa oinarrian eta beste ale batzuekin elkartuta egoten da.

Haragia: Urria, larrukara, urtsua eta kolore zurixka-grisaxkakoa; usain atseginekoa eta zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Confluens epitetoa berriz latinetik dator, bat egiten, esan nahi duen "confluens" hitzetik. Oinak elkartzen direlako, hau da, soropildua.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako interesik gabeko espeziea.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marasmius wynnei delakoarekin nahas daiteke, hanka zurixka du honek.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hostozabal basoetan hazten da, batez ere pagadietan eta, inoiz, koniferoetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Kolonbia, Puerto Rico, Europa, Errusia, Himalaiako eskualdea, Ipar Korea, Hego Korea, Japonia, Txina, Taiwan, Australia, Ruanda.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 256 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 275 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 302 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 178 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Gymnopus confluens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]