Edukira joan

Marasmio zolahori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marasmio zolahoria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMarasmiaceae
GeneroaCollybiopsis
Espeziea Collybiopsis peronata
BasionimoaAgaricus peronatus

Marasmio zolahoria (Collybiopsis peronata) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Zapore mina duenez ezin da jangarritzat hartu, hala ere, batzuek zenbait gisatutarako gozagarri gisa erabiltzen dute.

Euskarazko sinonimoak: Suge-perretxiko, sugaperretxiku, subaperretxiku, sua-perretxiko, zapoperretxiko. Latinezkoak: Agaricus peronatus (Basionimoa), Collybia peronata, Marasmius peronatus, Agaricus peronatus var. peronatus, Marasmiellus peronatus, Neomarasmius peronatus, Agaricus urens, Marasmius urens, Collybia urens, Agaricus ureus, Chamaeceras urens, Marasmius subrufescens, Chamaeceras subrufescens, Gymnopus peronatus.

Kapela: 3 eta 6 cm arteko diametrokoa. Marroi-gorrixka edo okre-arrosa kolorea du; eguraldi lehorrarekin zurbildu egiten da eta hezearekin gorri-adreilu kolorea hartzen du. Ganbila, gero laua, batzuetan apur bat hondoratua, azkenean zimurtua, ildo erradialekin.

Orriak: Ez oso estu, lodiak, eskotatuak, krema-horixka kolorekoak, gero erabat horiak, amaieran larru kolorekoak edo kanela argi kolorekoak.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago, eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: 6 - 8 x 0,4 - 0,7 cm-koa, liraina, zilindrikoa, edo zerbait lodiagoa oinarrian, hori-sufre kolorekoa edo arre-horia, leuna, naiz eta behealdea Ile zurixkaz edo horixkaz estalita egon.

Haragia: Mehea, lehorra, trinkoa, zuri-horixka edo sufre zurbil kolorekoa, Oso zapore minekoa murtxikatzean.[2]

Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Peronatus epitetoa berriz latinetik dator "pero-peronis" etik, eta bota esan nahi du. Oina estaldura batez jantzita.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baztertu beharreko espeziea, bere zapore minagatik.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hostoerorkorretako beste Marasmius eta Collybia batzuekin, hala ere, zapore oso minak eta oinaren oinarrian dituen ileek erraz identifikatzen dute.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean ohikoa, Orri hiletan, pagoetan batez ere.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Kolonbia, Brasil, Txile, Togo, Ruanda, Groenlandia, Europa, Errusia, Kaukasia, Turkia, Himalaiako eremua, Kazakhstan, Hego Korea, Japonia, Txina, Taiwan, Australia.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 228 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 183 or. ISBN 84-7173-211-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 277 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 250 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  6. Collybiopsis peronata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]