Marasmius cohaerens
| Marasmius cohaerens | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Basidiomycota |
| Klasea | Agaricomycetes |
| Ordena | Agaricales |
| Familia | Marasmiaceae |
| Generoa | Marasmius |
| Espeziea | Marasmius cohaerens |
| Banaketa mapa | |
| Basionimoa | Agaricus cohaerens |
Marasmius cohaerens Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 - 4 (4,5) cm-ko diametrokoa, hemisferiko-kanpai itxurakoa, gero ganbil-kanpai itxurakoa, azkenik lau-ganbila eta titi zabal batekin. Ertz mehea, laua, ildaskatua eta kapela baino zertxobait zurbilagoa, azal glabroa, matea, erradialki kizkurra, azkenik belusduna; arre-grisaxka koloretik beix-okrera, ilunagoa erdian eta ertzerantz argitzen.
Orriak: Zabal samar, sinuadotatik sublibreetara eta tartekatutako orritxoekin; zurixka-krema kolorekoetatik krema-horixketara eta ertz flokonoso ilunagoekin.
Hanka: 6 - 10 x 0,2 - 0,4 (0,6) cm-koa, luzea, zurruna, gogorra, zilindrikoa, zuzena edo bihurria, leuna, distiratsua, baina oinarria belusduna du, mizelio hori zurbilak eraginda; goialdean beix zurbil kolorea du, eta pixkanaka oinarrirantz iluntzen joaten da, arrexka-gorrixkaraino.
Haragia: Mehea, elastikoa, kolore zurixkakoa kapelan eta gogorra eta iluna oinean; usaingabea eta zapore gozokoa, baina gero desatsegina.[2]
Etimologia: Marasmius hitza grekotik dator, "marasmius" hitzetik, eta lehortzea esan nahi du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marasmius torquescens delakoarekin nahas daiteke, honek oin argiagoa du, matea, pruinaduna eta inoiz ez distiratsua.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bakarrik edo soropildu samar hazten da koniferoen edo hostozabalen basoetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Puerto Rico, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eskualdea, Ipar Korea, Hego Korea, Japonia, Txina, Indonesia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 264 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 174 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Marasmius cohaerens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Herriko onddoak
- Marasmius
- 1878. urtean deskribatutako onddoak
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Costa Ricako onddoak
- Puerto Ricoko onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Ipar Koreako onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Indonesiako onddoak