Marasmio jangarri faltsu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marasmius collinus» orritik birbideratua)
Marasmio jangarri faltsua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMarasmiaceae
GeneroaMarasmius
Espeziea Marasmius collinus
Singer, 1942

Marasmio jangarri faltsua (Marasmius collinus) Marasmiaceae familiako onddo bat da.[1] Toxikoa. Marasmius Oreades zaporetsuarekin nahas daitekeen perretxikoa da, leku beretan ateratzen da eta berdin aurkezten da. Honekin nahastuta jaten bada, urdail-esteetako hainbat arazo eragiten ditu (urdaileko eta sabeleko mina, beherakoa), baina larritasun txikikoak.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran kanpai itxurakoa, ondoren ganbil-laua, azkenean zabaldu egiten da erdian titi zabal bat duela, haragi kolorekoa edo okre-horixka.

Orriak: Meheak, estu, itsatsiak, kapelaren kolorekoak edo zertxobait zurbilagoak.

Hanka: Kapelaren kolorekoa, mehea, liraina, fistulosoa, ebakitzean erraz zirpiltzen da. Mizelio hondarrek oinarria zuritu egiten dute.

Haragia: Zurixka, mehea, hauskorra, usain desatseginekoa.[2]

Etimologia: Marasmius hitza grekotik dator, "marasmius" hitzetik, eta lehortzea esan nahi du.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa. Arazo gastrointestinalak eragin ditzake.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marasmius oreades jangarriaren oso antzekoa da. Honek orriak, lodiak eta zabal ditu, oina gogorra eta elastikoa eta usaina atsegina; Marasmius collinitus delakoak berriz, orriak estu eta meheak ditu, oina ez du hain gogorra eta usain desatseginekoa da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean hazten da. Belardietan, zelaietan, larreetan, taldeak edo korroak osatuz. Soropildua hazten da, oinak bata bestearekin elkartuta.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 257 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 263 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]