Marc Cucurella
Marc Cucurella Saseta[1] (Alella, Bartzelona, Katalunia, 1998ko uztailaren 22a) futbolari profesionala da. Ezker hegalean jokatzen du, atzealdean eta aurreraxeago ere. Gaur egun, Ingalaterrako Premier Leagueko Chelsea futbol klubean dihardu. Transfermarkt.es webgunearen arabera, 2021ean, 20 milioi euroren balioa zuen merkatuan.[2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ibilbidea Espanyolen hasi zen, baina, 2012an, Bartzelonako harrobira aldatu zen. Han, 48 partidu jokatu zituen 2016tik 2018ra, eta gol bat sartu zuen. 2017ko urrian, lehen taldearekin egin zuen debuta, kopan. Jordi Albarekin aukerarik edukiko ez zuenez, Eibarrera joan zen, utzita, erosteko aukerarekin.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), esku hartu, eta zilarrezko domina eskuratu zuen futbolean Espainia ordezkatuz; Brasilgo taldearen (urrezko domina) atzetik, eta Mexikoko taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen Espainiako taldea.[3]
Tokion, honako hauek osatzen zuten Espainiako taldea: Unai Simón, Óscar Mingueza, Marc Cucurella, Pau Torres, Jesús Vallejo, Martín Zubimendi, Marco Asensio, Mikel Merino, Rafa Mir, Dani Ceballos, Mikel Oyarzabal, Eric García, Álvaro Fernández, Carlos Soler Jon Moncayola, Pedri, Javi Puado, Óscar Gil, Dani Olmo, Juan Miranda, Bryan Gil eta Iván Villarrek.
Nazioarteko emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
Futbola, gizonezkoa. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Marc Cucurella Saseta» olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ (Gaztelaniaz) «Marc Cucurella», Transermarkt.es.
- ↑ «Marc Cucurella Saseta» olympics.com (Gaztelaniaz)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1998ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Maresme eskualdeko jendea
- Kataluniako futbolariak
- Eibar Kirol Elkarteko futbolariak
- Getafe CFeko futbolariak
- Brighton & Hove Albion FCeko futbolariak
- FC Barcelonako futbolariak
- Chelsea Football Clubeko futbolariak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak futbolean
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako futbolariak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- La Ligako jokalariak
- Premier Leagueko jokalariak
- Espainiako gizonezkoen futbol selekzioko jokalariak