Edukira joan

Marcel Pilet-Golaz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marcel Pilet-Golaz

Suitzako Konfederazioko presidente

1940ko urtarrilaren 1a - 1940ko abenduaren 31
Philipp Etter - Ernst Wetter
Suitzako Konfederazioko presidente

1934ko urtarrilaren 1a - 1934ko abenduaren 31
Edmund Schulthess - Rudolf Minger
Member of the Swiss Federal Council (en) Itzuli

1928ko abenduaren 13a - 1944ko abenduaren 31
Member of the Swiss National Council (en) Itzuli

1925eko abenduaren 7a - 1928ko abenduaren 13a
Barrutia: Vaud kantonamendua
Bizitza
JaiotzaCossonay1889ko abenduaren 31
Herrialdea Suitza
HeriotzaParis1958ko apirilaren 11 (68 urte)
Hezkuntza
HeziketaLausanako Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta legelaria
Lantokia(k)Berna
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Free Democratic Party of Switzerland (en) Itzuli

Marcel Pilet-Golaz (Cossonay, 1889ko abenduaren 31Paris, 1958ko apirilaren 11) suitzar politikaria izan zen, Suitzako Konfederazioko presidentea 1934an eta 1940an.

Lausanako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen, Leipzigen eta Parisen osatu zituen ikasketak eta doktoretza lortu zuen 1912an.

Alderdi Erradikal Demokratikoko kide izan zen. Vaud kantonamenduko diputatu izan ondoren, politika nazionalera igaro zen. Suitzako Kontseilu Nazionaleko kide izan zen 1925etik 1928ra, eta Suitzako Kontseilu Federaleko kide 1929tik 1944ra. Bertan, Herrizaingo Saila, Posta eta Trenbide Saila eta Kanpo Arazoetarako Saila zuzendu zituen. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1934an eta 1940an.

1940an demokraziaren erreforma autoritarioari buruz hitz egin zuen, suitzarrek oso gaizki hartu zutena. Nazien aldeko alderdietako kideak ere hartu zituen. Hala ere, neutraltasun-politika ofizialari eutsi zion, Hirugarren Reicharen eta aliatuen arteko orekarekin. 1944an Sobietar Batasunarekin negoziazio sekretuak egiten saiatu zen. Honek errefusatu egin zituen eta faxista izatea leporatu zion. Prentsak eta iritzi publikoak Pilati egotzi zioten errua, dimisioa eman behar baitzuen.