Marcel Rémy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marcel Rémy
Bizitza
JaiotzaGruyère barrutia1923ko otsailaren 6a
Herrialdea Suitza
Heriotza2022ko uztailaren 11 (99 urte)
Jarduerak
Jarduerakarroka-eskalatzailea eta railway worker (en) Itzuli

Marcel Rémy, (Gruyère[1], 1923ko otsailaren 6a - 2022ko uztailaren 10a[2]) Suitzako alpinista izan zen. 90 urte bete ostean eskaladan jarraitzeagatik egin zen ezagun.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertha eta François Remyren semea. [4]. Aita nekazari eta basomutila zen, eta gero trenbideetan aritu zen.[1] Marcel gaztetandik nekazaritzan hasi zen. 1950ean ezkondu zen. Gero Suitzako trenbideetan lanean aritu zen, erretiroa hartu arte.

Mendia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

8 urte zituela mendizaletu zen, turistekin izandako harremanaren eraginez. Lasterketa ugari egin zituen Vaud eta Friburgoko Alpeetan, baita ibilaldi klasikoak ere Matterhorn, Grand Combin edo Mont Blanc bezalako mendietan. Gero jende askori transmititu zion zaletasuna: bere bi semeak, Claude eta Yves Rémy, maila handiko eskalatzaile bihurtu ziren, bide berri ugariren sortzaileak (Suitza, Presle, Kalymnos )[5]

2017an, 94 urte zituela, Argentinako Ispilura igo zen (14 luze, 5b / 5c, klasifikazio "zaila"[6], Vaud-eko Alpeetan 450 metroko altuera duen amildegia), bere bi semeek lagunduta; handik parapentez jaitsi zuten.[7]

Osasun arazoak izan arren (operazio kirurgikoak, protesiak bi aldaketan) Rémyk ia egunero entrenatzen zuen kiroldegian: 94 urterekin 5c-rainoko igoerak egiten zituen (kiroldegian zein mendian), eta alpetar eskia eta mendi eskia praktikatzen zuen.[7] 96 urterekin oraindik The Wasp (5c, Saint-Loup) eskalatu zuen [8] .

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Barraud, Philippe, (1949- ...).. (cop. 2014). Un pas de plus Marcel Rémy. Cabédita ISBN 978-2-88295-684-2. PMC 892912824. (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  2. «Adieu Marcel Rémy» www.planetmountain.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  3. (Frantsesez) Outdoor, Outside | Le magazine des amoureux de sports et culture. (2020-01-16). «Marcel Remy, le grimpeur de 96 ans» Outside | Le magazine des amoureux de sports et culture Outdoor (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  4. « Remy » selon graphie fribourgeoise
  5. https://www.24heures.ch/portraits/Ouvrir-la-voie-a-d-autres-cest-toute-leur-vie/story/25256741
  6. (Frantsesez) Modoux, François. (2016-02-09). «Ouvrir la voie à d'autres, c’est toute leur vie» 24Heures ISSN 1424-4039. (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  7. a b (Frantsesez) «Alpinisme, l’incroyable ascension de Marcel Remy, 94 ans» La Croix 2018-01-03 ISSN 0242-6056. (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  8. https://www.grimper.com/news-marcel-remy-96-ans-enchaine-5c-met-projet-6a-deuxieme-longueur

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]