Marcel Schwob
Itxura
| Marcel Schwob | |
|---|---|
Paul Boyerren argazki erretratua 1902an. (1902) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Mayer André Marcel Schwob |
| Jaiotza | Chaville, 1867ko abuztuaren 23a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | frantsesa |
| Heriotza | rue Saint-Louis-en-l'Île, 1905eko otsailaren 26a (37 urte) |
| Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
| Familia | |
| Aita | George Schwob |
| Ezkontidea(k) | Marguerite Moreno |
| Haurrideak | ikusi
|
| Leinua | Q3065490 |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Lycée Louis-le-Grand lycée Georges-Clemenceau (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | poeta, itzultzailea, idazlea, eleberrigilea eta literatura-kritikaria |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Kidetza | Q19544143 |
| Mugimendua | sinbolismoa |
| Izengoitia(k) | Loyson-Bridet |
Marcel Schwob (jaiotza-izena: André Mayer; Chaville, 1867ko abuztuaren 23a - Paris, 1905eko otsailaren 26a) frantses idazle eta itzultzailea izan zen.
Interesgune asko izan zituen bere idatzietan: Erdi Aroa, zientziak, astrologia eta hizkuntza zahar eta berriak. Artikulu asko eta hainbat itzulpen (Defoeren Moll Flanders, Shakespeareren Hamlet) argitaratu zituen. Bere interes-zabaltasunagatik eragin handia izan zuen bere garaiko frantses idazleengan. Estilista fin bezala egin zen ezagun.
Lan nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Coeur double (1891, Bihotz bikoitza),
- Le Roi au masque d´or (1893, Urrezko maskaradun erregea, Pedro Diez de Ultzurrunek euskaratua),
- Les mimes (Mimoak, Mikel Lasak euskaratua),
- Livre de Monelle (1894),
- La Croisade des enfants (1896, Haurren gurutzada, (Joseba Sarrionandiak euskaratua),
- Vies imaginaires (1896, Bizi alegiazkoak). Juan Garzia Garmendiak itzulia: Bizi alegiazkoak. 2002. Ibaizabal. ISBN 978-8483255889.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Marcel Schwob - Bizi alegiazkoak» armiarma.eus (kontsulta data: 2025-05-28).