Marceline Desbordes-Valmore
Itxura
Marceline Desbordes-Valmore | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marceline-Félicité-Joséphine Desbordes |
Jaiotza | Douai, 1786ko ekainaren 20a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 1859ko uztailaren 23a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
Familia | |
Aita | Antoine-Félix Desbordes |
Ama | Catherine Desbordes |
Ezkontidea(k) | Prosper Valmore (en) (1817ko apirilaren 9a - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, opera abeslaria, idazlea, aktorea eta antzerki aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Académie des sciences, belles-lettres et arts de Lyon (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Marceline Desbordes-Valmore (Douai, 1786ko ekainaren 20a - Paris, 1859ko uztailaren 23a) frantziar poeta izan zen. Etxe oneko alaba zen, baina haren familiak ondasunak galdu zituen Iraultzaren ondotik, eta Guadalupera jo zuen. Parisa itzuli eta antzezle gisa hasi zen lanean; aldi berean, haur-ipuinak eta elegia-poemak idatzi zituen (Poésies, 1842; Poésies inédites, 1860). Malenkonia zuen beti lagun, eta bizitza mingotsa izan zuen (lau seme-alaba galdu zituen gazterik). Mistika-lanak ere egin zituen (La Couronne effeuillée). Erromantikoen garaian baztertu zuten, baina Baudelairek eta Verlainek berreskuratu zuten Marceline Desbordesen poesia ahantzia.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1819: Élégies et romances
- 1825: Elégies et Poésies nouvelles[1]
- 1830: Poésies Inédites[1]
- 1833: Les Fleurs[1]
- 1839: Pauvres Fleurs[1]
- 1843: Bouquets et prières[1]
- 1860: Poésies posthumes[1] (hilondokoa)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marceline Desbordes-Valmore |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d e f Rees, William,. (1992). The Penguin book of French poetry: 1820-1950. Penguin ISBN 978-0-14-042385-3..