Marcelino Lardizabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marcelino Lardizabal Agirrebengoa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Marcelino Lardizabal
Bizitza
Jaiotza Idiazabal1879ko ekainaren 16a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Burgos1958ko urtarrilaren 6a (78 urte)
Jarduerak
Jarduerak misiolaria eta apaiz katolikoa

Marcelino Lardizabal Agirrebengoa (Idiazabal, Gipuzkoa, 1879ko ekainaren 16a - Burgos, 1958ko urtarrilaren 6a) misiolaria izan zen[1].

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idiazabalgo Zubimendi baserrian jaio zen. Gasteizko seminarioan egin zituen apaiz ikasketak.

Beasaingo ospitalean kapelua izan zen, eta ondoren Arroako parrokoa 17 urtez.

Misiolari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1921ean, fundatu berria zen Burgosko atzerriko misioen seminarioan sartu zen. 1923an Kolonbiako Sinú-San Jorge erregiora joan zen, eta bertan egon zen 25 urtez. San Jorgeko misioa sortu eta antolatu zuen.

Azken urteak Burgosen eman zituen, Misioen seminario nazionaleko aholkulari eta bikario nagusi bezala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «LARDIZABAL AGUIRREBENGOA, Marcelino - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-25.