Marcelle Leroy
| Marcelle Leroy | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Lieja, 1888ko apirilaren 19a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Brusela, 1979ko irailaren 14a (91 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Hendrik Heyligers (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | irakaslea |
| Kidetza | World Committee of Women Against War and Fascism (en) Le Droit humain (en) |
Marcelle Leroy (Lieja, 1888ko apirilaren 19a - Brusela, 1979ko irailaren 14a) belgikar maistra izan zen, Gerraren eta Faxismoaren aurkako Emakumeen Munduko Batzordeko idazkaria.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marcelle Leroy kontulari baten eta maistra baten alaba izan zen. Familia Errusian bizi izan zen 1900etik 1918ra. Han egin zituen bigarren mailako ikasketak eta, 1906an, belgikar batekin ezkondu zen.[1]
Militantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marcelle Leroyk parte hartu zuen Errusiako 1905eko manifestazioetan, eta 1917an boltxebikeenganako begikotasuna adierazi zuen. Belgikara bakarrik itzuli zen hiru seme-alaba txikirekin, dibortzioa lortu bezain laster, eta 1929tik aurrera SESBekiko Kultura Harremanetarako Zentroan lan egin zuen.[1] 1934an alderdi komunistan onartua izan zen.[2] 1938ko hauteskundeetan Belgikako Alderdi Komunistarekin aurkeztu zen, eta zinegotzi izan zen Foresten 1939ko urtarriletik aurrera, baina dimisioa eman zuen 1940ko apirilean.[3]
Isabelle Blumek proposaturik, Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Ligako idazkari izendatu zuten 1919an.[3] Alice Pels, Hélène Burniaux, Germaine Hannevart eta Isabelle Blumerekin batera, Gerraren eta Faxismoaren aurkako Emakumeen Mundu Konferentziaren prestaketan parte hartu zuen 1933ko ekainean.[3] Amsterdamgo Kongresuan parte hartu zuen.[1] 1935ean, Gerraren eta Faxismoaren aurkako Emakumeen Mundu Batzordeko (CMF - Comité mondial des femmes contre la guerre et le fascisme) erakundearen Belgikako saila eratu zuen, eta haren idazkari nazional izendatu zuten.[1][4] Jelena Stassovak berarekin kolaboratu zuen Belgikako saileko kide kopurua handitzeko.[4]
1944ko martxoaren 17an, nazien aurkako erresistentzian egin zituen ekintzek bere atxiloketa ekarri zuten. Irailean, Saint-Gilles, Kolonia eta Vught-eko kontzentrazio-eremuetatik pasatu ondoren, Ravensbrückera deportatu zuten.[1] 1945eko ekainaren 29an, Frantziara itzuli zen.[3] 1946ko apirilean, Alderdi komunistak berriro onartu zuen[1], eta preso politikoen aldeko lanean jarraitu zuen[3].
Bestelako konpromisoak eta bizitza pribatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1927an, Marcelle Leroy masoneriako kide egin zen «Le Droit humain» nazioarteko ordena masoniko mistoaren barruan, eta, geroago, «Sagesse de Bruxelles» logiako «maistra beneragarri» bihurtu zen 1959an.[3]
1932an berriro ezkondu zen Hendrik Heyligers margolariarekin eta 1940an dibortziatu zen.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Marcelle Leroy» artikulutik itzulia izan da, 2025-07-13 data duen 227247957 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2025-07-13 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ a b c d e f (Frantsesez) Gotovitch, José. (2024-10-07). «LEROY Marcelle. Épouse GODEFROID, HEYLIGERS, FRÈRE» Le Maitron, dictionnaire biographique (kontsulta data: 2025-09-28).
- ↑ (Ingelesez) Everard, Myriam; Haan, Francisca de. (2017). Rosa Manus (1881-1942): the international life and legacy of a Jewish Dutch feminist. Brill ISBN 978-90-04-33318-5. (kontsulta data: 2025-09-28).
- ↑ a b c d e f g (Frantsesez) Gubin, Éliane, ed. (2006). Dictionnaire des femmes belges XIXe et XXe siècles. Éd. Racine ISBN 978-2-87386-434-7. (kontsulta data: 2025-09-28).
- ↑ a b (Ingelesez) Calver, Jasmine. (2022-11-04). Anti-Fascism, Gender, and International Communism: The Comité Mondial des Femmes contre la Guerre et le Fascisme, 1934 – 1941. Taylor & Francis ISBN 978-1-000-77374-3. (kontsulta data: 2025-09-28).