Marcelo Rebelo de Sousa
Itxura
Marcelo Nuno Duarte Rebelo de Sousa (Lisboa, 1948ko abenduaren 12a) portugaldar kazetari, irakasle eta politikaria da. 2017tik Portugalgo 20. presidentea da.
Zuzenbidea ikasi zuen Lisboako Unibertsitatean eta zuzenbide konstituzional eta administratiboa irakatsi zuen.
Francisco Pinto Balsemãorekin batera Expresso egunkaria sortu zuen. 1996tik 1999ra Alderdi Sozial Demokratako presidente eta oposizioko buru izan zen. 2016an Portugalgo presidente hautatu zuten eta 2021ean berriro hautatu zuten.