Edukira joan

Marcia Johnson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marcia Johnson
professor emeritus (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaAmeriketako Estatu Batuak, 1943 (81/82 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn 1971) Doctor of Psychology (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa
Lantokia(k)New Haven
Enplegatzailea(k)Yale Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
memlab.yale.edu

Marcia K. Johnson (Estatu Batuak, 1943) psikologo estatubatuarra da, 'Sterling irakasle' psikologiako irakasle emeritua, Yale Unibertsitatean. Giza oroimenari buruzko ikerketak egiten ditu, zehazki, gogoetaren eta kontzientziaren prozesuak, egiazko memoriaren eta memoria deformatuaren mekanismoak, memoriaren nahasmenduak (amnesiaren, aurreko garuneko lesioen eta zahartzearen ondoriozkoak), eta emozioaren eta kognizioaren arteko harremana.

Psikologiako doktoregoa 1971n lortu zuen, Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeleyn. Johnson Yale Unibertsitateko fakultatean sartu zen 2000n, New Yorkeko Estatu Unibertsitatean irakasle izan ondoren Stony Brooken eta Princetonen. Psikologiako Dilley Katedrako irakasle titularra izan zen (2004-2010), eta, 2010ean, 'Sterling irakasle' izendatu zuten.[1] Irakasle emeritua da 2017tik.

Johnsonek Yale Unibertsitateko Memoria eta Kognizioko Laborategia (MEMlab) zuzentzen du, eta “portaera kognitiboko eta neuro-imaging teknikak erabiltzen ditu giza kognizioaren eta memoriaren izaera aztertzeko”.

  • Organizational units in free recall as a source of transfer (thèse doctorale), University of California, 1971.
  • Statistics: tool of the behavioral sciences, avec Robert M Liebert, 1977.
  • «The role of prefrontal cortex during tests of episodic memory», avec S. F.Nolde et & C. L. Raye, Trends in Cognitive Sciences, 2, 399–406, 1998.
  • «Stereotype reliance in source monitoring: Age differences and neuropsychological test correlates», avec M. Mather & D. M. De Leonardis, Cognitive Neuropsychology, 16(3-5), 437-458, 1999.
  • «Cognitive and Brain Mechanisms of False Memories and Beliefs», avec Carol L. Ray, p. 35-86, in Daniel L. Schacter & Elaine Scarry, Memory, Brain, and Belief, Cambridge, Havard University Press, 2001.
  • «Prefrontal cortex activity associated with source monitoring in a working memory task», avec K. J. Mitchell, C. L. Raye & E. J. Greene, Journal of Cognitive Neuroscience, 16(6), 921-934, 2004.

Johnsonek hainbat sari jaso izan ditu, besteak beste, Estatu Batuetako Psikologia Elkartearen ekarpen zientifiko nabarmenaren saria, Zientzia Psikologikorako Elkartearen William James Fellow saria (2005-2006) eta Guggenheim beka bat (1984).

2011n, Gold Medal Award for Life Achievement in the Science of Psychology saria jaso zuen, American Psychological Foundation erakundearen eskutik.

2014an, Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionaleko kide aukeratu zuten.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman CV izeneko erreferentziarako
  2. Marcia elected to National Academy of Sciences | Memory and Cognition Lab. .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]