Marco Rubio
Marco Antonio Rubio (Miami, 1971ko maiatzaren 28a) estatubatuar politikari kontserbadore eta diplomazialaria da. Alderdi Errepublikanoko kidea, 2025eko urtarrilaren 21etik aurrera Estatu Batuetako Estatu Idazkaria da, eta, beraz, herrialdeko presidentetzaren ondorengotza-lerroan laugarrena eta karguko lehen hispano bihurtuz.[1]
Aldi berean kargu publikoak betetzeko hautatua izan den lehen politikari estatubatuarra ere bada: estatu-idazkaria, segurtasun nazionaleko kontseilaria,[2] USAIDeko administratzailea eta Estatu Batuetako artxibozaina.[3]
Floridako legebiltzarkidea izan da, eta Estatu Batuetako Kongresuko senatarietako bat izan zen. Rubio Alderdi Errepublikanoaren aurrehautagaia izan zen 2016ko hauteskunde presidentzialetan. Kubatik ihesi joandako migratzaileen semea da Rubio, eta 2010etik senatari. AEBetako Senatuko Atzerri Informaziorako Batzorde Bereziko burua izan zen, baita erakunde horretako Atzerriarekiko Harremanetarako Batzordeko kidea ere. Karguan Txinarekiko kritikoa ez ezik, Israelen defendatzailea ere bazen. [4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Marco Rubio, posible Secretario de Estado en gobierno de Trump» Diario Libre 2024-11-12.
- ↑ (Gaztelaniaz) Molinares, Ione. (2025-05-01). «Marco Rubio será asesor de Seguridad Nacional de manera provisional tras la salida de Mike Waltz» CNN.
- ↑ (Ingelesez) Wallace, Danielle. (2025-02-06). «Rubio named acting director of another US government agency: report» Fox News.
- ↑ Elizegi Egilegor, Arantxa. (2024-11-12). «Marco Rubio senatari errepublikanoa aukeratu du Trumpek Estatu idazkari kargurako» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Floridako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1971ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Floridako biografia zirriborroak
- Miamiarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako estatu idazkariak
- Ameriketako Estatu Batuetako diplomazialariak
- Kubatar estatubatuarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako katolikoak
- Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoko politikariak
- Floridako politikariak
- Ameriketako Estatu Batuetako abokatuak