Mare Dibaba
| Mare Dibaba | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2014) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | Oromia, 1989ko urriaren 20a (36 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hizkuntzak | Ethiopian Semitic (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | maratoilaria eta atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Pisua | 45 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Altuera | 156 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Mare Dibaba Hurrsa (1989ko urriaren 20a -) Etiopiako distantzia luzeko korrikalaria da. Pekinen 2015eko Atletismoko Munduko Txapelketa irabazi zuen. Dibabak ez duo zerikusirik pistako txapeldun olinpikoarekin, munduko errekordunarekin eta Tirunesh Dibaba herrikidearekin.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lehen lasterketa ospetsua 2007ko Etiopiako 20 km-ko txapelketan izan zen, seigarren postua lortuz, Oromia Poliziarekin korrika eginez.[2] Nazioarteko debuta 2008ko Udineko Maratoi Erdian egin zuen, eta hemezortzi urteko gazteak 1:10:32 orduko marka pertsonala egin zuen, Anikó Kálovicsen atzetik bigarren postua lortuz.[3] Hurrengo lasterketa azaroan izan zen New Delhiko Maratoi Erdian, zortzigarren postuan amaituz, baina bere denbora apur bat hobetu zuen 1:10:28ra.[4]
Mare laburki transferitu zen Azerbaijanen lehiatzeko 2009an, "Mare Ibrahimova" izenarekin, baina Europako Atletismo Junior Txapelketarako adin nagusikoa zela jakin ondoren, bere jaioterriaren izenean lehiatzera itzuli zen. Azerbaijanen ordezkari gisa parte hartu zuen lehiaketen artean, 2009ko Delhiko Maratoi Erdian seigarren postua lortu zuen, distantziako denbora asko hobetu zuen 1:08:45ean helmugara iritsiz.[5]
2012ko Dubaiko Maratoian, 2:19:52 orduko denbora pertsonala egin zuen, hirugarren postua lortuz, eta bigarren emakume etiopiar azkarrena bihurtu zen, Aselefech Mergia irabazlearen ondoren.[6] Ondorioz, 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan maratoi talderako hautatu zuten, baina zertxobait motelagoa aritu zen Olinpiar Maratoian, 2:28:48 orduko denbora eginez eta 23. postuan amaituz. Urteko azken emanaldia Filadelfiako Maratoi Erdian bigarren postua lortu zuen.[7]
2015ean, maratoia irabazi zuen Pekinen egindako Munduko Txapelketan. Eta 2016an Maratoi olinpiko titulurako faborito nagusia zen, baina azkenean brontzea irabazi zuen Kenyan jaiotako Jemima Sumgong eta Eunice Kirwaren atleten atzetik.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) "Mare Dibaba". Runner's World.
- ↑ (Ingelesez) Negash, Elshadai. (2007). Gezhagne and B. Bekele take Ethiopian 20km titles. IAAF.
- ↑ (Ingelesez) Sampaolo, Diego. (2008). "Barus runs sub-60 in Udine".. IAAF.
- ↑ (Ingelesez) "Three go sub-60, as Ethiopia sweep titles in Delhi Half Marathon". IAAF.
- ↑ (Ingelesez) Monti, Dave. (2010). "Sensational 67:07 Debut by Elvan Abeylegesse at RAK Half Marathon in United Arab Emirates". Run Washington.
- ↑ (Ingelesez) Butcher, Pat. (2012). "Abshero stuns with 2:04:23 debut, Mergia clocks 2:19:31 in Dubai". IAAF.
- ↑ (Ingelesez) "Biwott and Cherop dominate at Philadelphia Half Marathon". IAAF.
- ↑ (Ingelesez) "Mare Dibaba Bio, Stats, and Results". Olympics at Sports-Reference.com..