Margaret Baba Diri
| Margaret Baba Diri | |||
|---|---|---|---|
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Uganda, 1954ko ekainaren 29a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | 2025eko urtarrilaren 9a (70 urte) | ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Ediofe Girls' Primary School (en) Tororo Girls School (en) 新北市私立聖心女子高級中學 Kyambogo University (en) | ||
| Hizkuntzak | ingelesa | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | irakaslea eta politikaria | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | erromatar katolikoa | ||
| Alderdi politikoa | National Resistance Movement (en) | ||
Margaret Baba Diri (1954ko ekainaren 29a – 2025eko urtarrilaren 9a) ugandar politikari, irakasle eta aktibista izan zen. Ikusmen urritasuna zuen, eta 1996an lehen aldiz hautatu zuten Ugandako parlamenturako pertsona desgaituen ordezkari gisa.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margaret Baba Diri 1954ko ekainaren 29an jaio zen. Kyambogoko Irakasleen Unibertsitate Nazionalean ikasi zuen. Gainera, Helduen eta Komunitateen Hezkuntzan lizentziatu zen Kyambogo Unibertsitatean[1].
Politikan hasi baino lehen, Kobokoko San Karlos Lwanga ikastetxeko irakaslea izan zen 1976-1990 urteetan eta Ugandako Pertsona Desgaituen Batasun Nazionaleko genero garapeneko arduraduna 1992-1996 urteetan[2][1].
1996az geroztik, bost legealditan izan zen Ugandako parlamentuan pertsona desgaituen ordezkari gisa, eta aldi berean Koboko ordezkatu zuen emakume diputatu gisa[3]. Parlamentuko Batzordeen Komisioko, Estatuko agintaritzako eta Hezkuntza eta Kirol Batzordeko kidea ere izan zen[4].
2025eko urtarrilaren 9an hil zen, 70 urte zituela, Muhammad Ssegirinya diputatuaren heriotza baieztatu eta gutxira[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «Body of ex-Koboko MP Baba Diri moved to Mulago for autopsy» New Vision 2025-01-09 (kontsulta data: 2025-01-14).
- ↑ a b (Ingelesez) «Former Koboko Woman MP Margaret Baba Diri dead» The Independent Uganda 2025-01-09 (kontsulta data: 2025-01-14).
- ↑ (Ingelesez) «Visually impared MP, Margaret Baba Diri still striving in parliament» NTV Uganda 2019-08-24 (kontsulta data: 2025-01-14).
- ↑ (Ingelesez) Aluma, Clement; Adidi, Rashul. «Ex-MP Baba Diri dies at 70» Monitor 2025-01-09 (kontsulta data: 2025-01-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1954ko jaiotzak
- 2025eko heriotzak
- Ugandako politikariak
- Emakume politikariak
- XX. mendeko politikariak
- XXI. mendeko politikariak
- Diputatuak
- Desgaitasuna duten politikariak
- Ugandako irakasleak
- Emakume irakasleak
- Desgaitasuna duten irakasleak
- Ugandako aktibistak
- Pertsona desgaituen eskubideen aldeko ekintzaileak
- Giza eskubideen aldeko emakumeak
- Desgaitasuna duten aktibistak
- Ugandako katolikoak
- Ugandako emakumeak